Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Eresbili eta Jon Baguesi aitortza, EMKEren Santa Zezilia kontzertuan

Eresbilek mende erdia bete du Euskal Herriko konpositoreen dokumentazio musikala bildu, katalogatu eta zabaltzen; Baguesek musikarekin lotuta bizi osoko ibilbidea du soinean. Ostiralean —hilak 20— izango da kontzertua, Fatima Andra Mariaren elizan.

San Inazio kontzertuko irudi bat. Argazkia: Emke
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/11/18

Bi handi omenduko ditu EMKEk ostiralean Santa Zezilia egunaren harira egingo duen kontzertuarekin. Erakundea da lehena, Eresbil, eta mende erdia bete du aurten Euskal Herriko konpositoreen dokumentazio musikala biltzen, katalogatzen eta zabaltzen Errenteria-Oreretan duen egoitzatik. Norbanakoa da bigarrena, oso handia ere, bere bizi ibilbidean egin duen lana bezain handi: Jon Bagues Erriondo. Azken hori aitortu nahi dio musika bandak, urte luze-luzez kultura eta zehazki musikaren alde egin duen ibilbide oparoa. Tartean, Eresbil barruan egin du lan eskerga hori.

“Harrotasuna” azaldu du EMKEk, harentzako Eresbil eta Bagues omentzea garrantzitsua delako: “EMKEn sinistuta gaude bere kulturan sustraituta dagoela herri baten izaera, eta kontzertu honen bidez norbera bere esparrutik kultura hori eraikitzen lagundu duten bi eragile garrantzitsu omenduko ditugu”.

Aitor Mitxelena Rubio izango da kontzertuaren zuzendari artistikoa, eta Curt Mahr konpositore alemaniarraren Alleweil Lustig Polka obrarekin zabalduko duen kontzertu programa eklektikoa prestatu du. Leonard Bernsteinen Overture to Candide, Leroy Andersonen The Tipewriter, Jose Pablo Moncayoren Huapango, Pietro Mascagniren Intermezzo de Cavalleria Rusticana, edo Benito Lertxundiren Baldorba interpretatuko dituzte emanaldian. Emanaldiak ez omen du inor epel utziko; hala esan dute antolatzaileek.

Musikarien moldaerraztasuna

Errenteriako Musika Kultur Elkartea musika banda osatzen duten musikariez ere mintzo da. Horien moldaerraztasuna eta egokitzeko gaitasunak eman diola musika bandari kontzertu programei eta proposamen eszeniko ezberdinei erantzuteko aukera nabarmen jarri du elkarteak.

Ostiralekoa berezia izango da, EMKEk antolatutako kontzertu denen antzera. Musikaririk gabe ez da; baina ikus-entzuleak ere ezinbestekoak ditu. Azken horiei egin die deia bukatzeko, ostiraleko emanaldira bertaratu daitezen, eta omenaldia jasoko duten Eresbil eta Jon Bagues Erriondori “merezi duten txalo zaparrada eskaini diezaieten”.

Kontzertua doakoa da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.