GI-636 errepideko bideetako bat moztuta dago Lezo eta Errenteria-Orereta artean, istripuagatik
Ilara handiak sortzen ari dira Kaputxinoetak eta Lartzabalgo biribilguneen artean. Trafikoa Errenteria erdialdetik desbideratzen ari dira.
[Asteleheneko 16:45eko informazioa da]
Herrizaingo Sailak jakinarazi du Gi-636 errepidearen errail bat moztuta dagoela, Lezon, Errenteria-Oreretaranzko norabidean. Istripu bat izan da bertan, eta horregatik arras zail da ibilgailuekin errepide horretatik aurrera egitea Kaputxinoetako biribilgunearen eta Errenteriako Nafarroa etorbideko biribilgunearen (Lartzabalen dagoena) artean. Errenteria erdialdetik ari dira trafikoa desbideratzen, Nafarroa hiribidetik, eta bertan ere ilarak sortzen ari dira.
https://x.com/trafikoaEJGV/status/1858513694377787604