Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
indarkeria matxista

Trintxerpeko eraso matxistari arbuioa udaletxearen atarian

Pasaiako Udalak deituta, atzoko eraso matxistari aurre egiteko elkarretaratzea egin dute eguerdian udaletxearen parean.

Oarso Bidasoko Hitza
Pasaia
2024/11/18

Atzoko Trintxerpeko eraso matxistari erantzuna eman diote gaur goizean udaletxearen atarian. Kaleko lehena izan da, Pasaiako Udalak deitutakoa; bigarrena arratsaldean egingo dute, 19:30ean, Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan Pasaiako Mugimendu Feministak deituta. Goizeko erantzun eta gaitzespen mobilizazioan, besteak beste, udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako ordezkariak, udal langileak, aldundiaren ordezkariak (Nerea Isasi Berdintasun foru zuzendaria buru) nahiz Emakundekoak (Miren Elgarresta zuzendaria) izan dira. Teo Alberro alkatea eta Laura Ré Berdintasun zinegotzia arduratu dira erakunde adierazpena irakurtzeaz: “Gertakari honek berriz ere agerian utzi du jendarte parekidea eraikitzeko gizonen eta emakumeen arteko botere harremanak gainditu egin behar direla”, esan dute.

Udala indarkeria matxistaren kontra dagoela irmo azaldu dute bertan izan direnek, eta atzoko Trintxerpeko erasoak ez dituztela ez Pasaian ez inon onartuko, “herritarrok lanean jarraituko dugu emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”. Biktimari eta haren ingurukoei elkartasuna eta babesa adierazi dizkiete, eta zehaztu dute udalak biktimaren eskura jarriko dituela beharrezkoak dituen baliabideak.

Egiturazko arazoa. Horrela izendatu du udalak erakunde adierazpenean bortizkeria matxista. Botere harremanak iraultzeko zereginean, erakundeek “ardura berezia” dutela adierazi dute hitza hartu dutenek: “Pasaiako Udalak konpromisoa hartua du berdintasun politikak garatzen jarraitzeko eta Berdintasun Mahaiarekin elkarlanean aritzeko, gure bizikidetza oinarrien aurka doan gizarte arazo bati erantzuna emateko”. Udalak arratsaldeko mobilizazioarekin bat egiteko deia egin die pasaitarrei.

 

Erlazionatutako edukiaAldundia: “Indarkeria sexistarik gabeko kaleak, auzoak eta udalerriak nahi ditugu”Emakume bat hiltzen saiatu da gizon bat Trintxerpen
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.