Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Greba hasi dute Sanmarkoseneko langileek

Kaleratzeak ekidin eta langile guztiek %100 jardunaldi kontratuak izatea da langileen eskaera.

GReba hasi dute sanmarkosene egoitzan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/11/20

Greba hasi dute Sanmarkosene adinekoen egoitzan, astebetez protestak egiten izan ostean. ELA, LAB eta ESK sindikatuek jakinarazi dute, erantzun zabala izaten ari dela greba hori; atzo hasi zuten. Langileak kaleratzeak bertan behera utzi eta plantilla osoak %100eko jardunaldi kontratuak izatea eskatzen ari dira protesten bidez.

Aste honetan hiru greba egun deitu dituzte, baina enpresak langileen eskaerei muzin eginez gero, greba mugagabea hasiko dute datorren astelehenetik aurrera —hilak 25—.

Gureak enpresak kudeatzen du Sanmarkosene egoitza baina plazen %96 Diputazioarekin kontzertatua dute. Pasa den irailean enpresak lan ordutegi eta egutegi proposamen bat medio, lan baldintzen aldaketa nabarmena proposatu ziela gogorarazi dute langileek: “18 langileei euren lanaldian murrizketa ezartzeaz gain, bost langileren kaleratzea jasotzen zuen. Langileen %36ak borondatezkoak ez diren lanaldi partzialak dituzte, eta egutegietan duten malgutasunak eta erabateko disponibilitateak lan baldintza kaxkarrak eragiten dizkie”.

Enpresak kontsulta epe ondorengo azken informa aurkeztu zien langileei ostiralean, eta ez du bertan langileen eskaera bat bera ere jaso. Hori horrela, langile guztiak %100eko kontratuak izan ditzatela, bost kaleratzeak ekidin ditzatela, eta egutegia adostua izatea aldarrikatzen jarraituko dute.

Joan den astean mobilizazioak hasi zituzten langileek egoera salatu eta konponbidea eskatzeko, eta aste honetan ere hala jarraituko dute hiru eguneko greba egitearekin batera, manifestazioak egingo dituzte bihar eta ostiralean, eta auto karabanak gaur eta ostegunean.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.