Joan den asteburuan ur azpiko hondakinak jasotzen aritu ziren pasaitarrak, Gipuzkoako beste bost udalerritan bezalaxe. Igande honetarako beste hitzordu bat jarri du Mater-ek.
Ostiralean kalejira handi batek barrutiko kaleak zeharkatuko ditu. Pasaiako kultura musikalaren "omenaldi zirraragarria" izango dela aurreratu dute.
Errenteriako Udalak eta herriko eragileek Euskararen Eguneko egitarau bateratua antolatu dute, elkarlanean. 'Errenterian ari gara' lelopean, proposamen askotariko egitaraua osatu dute.
Aurtengo film laburren erakustaldiko lehen asteburuan Emea eta Anitza sariak banatu zituzten. Larunbatean izango da sari banaketa nagusia.
Azaroaren 25ean kalera ateratzeko hamaika arrazoi dituztela esan dute bi eragileek; manifestazioa 12:00etan irtengo da Herriko Plazatik.
Kaleratzeak ekidin eta langile guztiek %100 jardunaldi kontratuak izatea da langileen eskaera.
Kale argazki batekin hasiko dute eguna, eta ondorenean emango diote jarraipena bermut torero musikari ibiltariari Miren tabernatik.
Hilaren 29an izango da saioa, 17:30ean, Fermiñenen. Hizketaldian haurdunaldi, erditze eta jaioberrien doluaz "goxo" aritzeko aukera egongo da.
Familia Jolasean programaren barruko ekitaldia da gatz tailerra. Euskararen erabilera sustatzeko asmoa du.
Mikel Ugartemendia txirrindulari ohiak txirringak konpontzeko oinarrizko ezagutzak azalduko dizkie 14 eta 18 urte arteko gazteei ikasturtean zehar.
Dantza izango da nagusi larunbat eguerdian Donibaneko Santiago plazan.
Aurrekontuaren gainean hainbat galdera zuzendu dizkiotela Ogasun zinegotziari eta hark ez duela erantzun salatu dute sozialistek.