Manifestaziora deitu dute Zirikak eta Ikamak
Azaroaren 25ean kalera ateratzeko hamaika arrazoi dituztela esan dute bi eragileek; manifestazioa 12:00etan irtengo da Herriko Plazatik.
Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean gazte eta ikasle feministak kalera ateratzeko hamaika arrazoi dituztela esan dute Zirika Neska GAzte taldeak eta Ikama Gazte antolakundeak.
Hori horrela manifestaziora deitu dute Hezkuntza sistemak beldurrean hezten gaitu. Autodefentsa feminista lelopean; 12:00etan abiatuko da Herriko Plazatik.
Deialdira batzera deitu dituzte herritarrak.