Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Programazio zabala ondu dute euskara goratzeko

Errenteriako Udalak eta herriko eragileek Euskararen Eguneko egitarau bateratua antolatu dute, elkarlanean. 'Errenterian ari gara' lelopean, proposamen askotariko egitaraua osatu dute.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2024/11/20

Euskararen Eguna gainean da, eta Errenteriako Udalak eta herriko hainbat eragilek egitarau bateratua antolatu dute, elkarlanean. Errenterian ari gara lelopean, ondu duten egitaraua anitza eta zabala da, proposamen askotarikoa, eta gaur aurkeztu dituzte xehetasun guztiak Leire Mazizior Udal Hizkuntza Politikako zinegotziak eta herriko eragileek. Antolatutako jarduerekin Errenteria-Orereta arigune dela erakutsi nahi dute, euskaraz bizitzeko aukera zabalak eskaintzen dituen herria baita.

Euskararen Egunaren bueltako jarduerak larunbat honetan (hilak 23) hasiko dira Etorkizuna irudikatzeko saioa izeneko bertso saioarekin. 19:00etan hasiko da, Joxepa Antoni Aranberri anitzenea eraikinean. Programazioa azaroan eta abenduan zehar gauzatuko da, eta adin tarte guztietako herritarrek aurkituko dute beren gustuko ekitaldiren bat. Horietatik hiru nabarmendu ditu Leire Maziziorrek.

Alde batetik, hilaren 24ko (igandea) kirol ginkana goratu du. Kirol jarduera hori aurtengo egitarauko berritasunetako bat da, eta bere helburua da aisialdi euskalduna eskaintzea eta euskaraz ondo pasatzea. Maziziorrek adierazi du udalak kirol eragileak inplikatu nahi zituela programazioan, eta kirol klubek udal erakundeak jaurtitako erronka onartu zutela zehaztu du hautetsiak. Orotara, 30 gazte talde baino gehiagok hartuko dute parte ginakanan, eta 150-200 gazte inguru espero dira. Jolasak herriko 8 plazatan gauzatuko dira, eta Gernika plazan hasiko dira, 10:00etan.

Bestalde, Xare izeneko ekitaldia nabarmendu du Maziziorrek. Saio horrek euskarazko kultura digitala sustatzeko xedea du, eta aurtengo beste berritasunetako bat da. Batxilergoko ikasleei begirako egitasmoa da, eta hilaren 28an egingo da, Lekuona Fabrikan. Azkenik, hilaren 30eko herri bazkarian jarri du arreta. Merkatuzarren egingo da, eta tiketak salgai daude 18 euroan Arkaitza, Landare eta Lekuzarra tabernetan, AEK euskaltegian eta Lau Haizetaran. Udal hautetsiak herritarrak animatu ditu bazkarian eta gainontzeko jardueretan parte hartzera.

Maziziorrek eskerrak eman dizkie eragile guztiei programazioa ontzeko egin duten lanarengatik eta izan duten inplikazioagatik. Kirol elkarteez gain, udalak honako eragileak izan ditu bidelagun: Lau Haizetara, Xenpelar Bertso Eskola, AEK, Kantujira, Badalab, Oarsoaldeko Euskara Batzordea, Talaios koop, Niessen elkartea eta SOS Arrazakeria. Horrez gain, udaleko hainbat departamentu ere aritu dira egitarauaren osaeran: Udal Hizkuntza Politika, Udal Euskaltegia, Herri Arte Eskola, Artxibategia, Kultura eta Liburutegia.

2024ko Euskararen Eguna

Hilak 23

  • Bertso saioa: Etorkizuna irudikatzeko saioa, 19:00etan, Joxepa Antoni Aranberri anitzenea eraikinean.

Hilak 24

  • Kirol ginkana: 10:00etatik 13:00etara, Gernika plazatik abiatuta. Herriko kirol elkarteek antolatu dute.
  • Santa Xixili eguneko ospakizuna: 12:30ean, udaletxeko arkupeetan. Bertso Eskolako kideak, txistulariak eta Herri Arte Eskolako ikasleak ariko dira.
  • Antzerkia: Metrokoadroka konpainiaren Artxibo biluzia antzezlana, 19:00etan, Niessen Kulturgunean. Sarrerak esteka honetan.

Hilak 27

  • Hitzaldia: Interneteko eduki kontsumoa euskaraz, 19:00etan, Torrekuan. Talaiosek antolatuta, sarean euskaraz nabigatzen ikasteko saio bat da.

Hilak 28

  • Xare ekitaldia: Batxilergoko ikasleentzat, Lekuona Fabrikan. Euskarazko kultura digitala sustatzeko egitasmoa da.
  • Mintzodromoa: Errenteriako Udal Euskaltegiko eta AEK-ko ikasleak arituko dira Merkatuzarren, 09:30etik 12:00etara.

Hilak 29

  • Antzerkia: Lankuren Teilatupean antzezlana, 18:00etan, Niessen Kulturgunean. Sarrerak esteka honetan.
  • Jolasak: Euskarak batzen gaitu, 18:00etatik 20:00etara. Udal gaztelekuek eta Kuadrillategi programak antolatu dute.

Hilak 30

  • Herri bazkaria: Merkatuzarren. Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak antolatu du. Tiketak salgai 18 euroan Arkaitza, Landare eta Lekuzarra tabernetan, AEK euskaltegian eta Lau Haizetaran.

Abenduak 1

  • Kantaldia: 12:00etan, Herriko Plazan, Kantujira eta udal txistulariekin.

Abenduak 3

  • Antzerkia: Kanpora sartzen antzezlana, euskaltegietako ikasleentzat. Gonbidapenak esteka honetan.
  • Jolasak: 17:30etik 19:30era, Familiak euskaraz jolastu jarduera, ludoteketako 6-12 urte bitarteko gazte eta haien familiei begirakoa.

Abenduak 4

  • 32. Bilduma aldizkariaren aurkezpena: Errenteria-Oreretako LGTBI+ memoriaren ingurukoa, 18:30etik 20:00etara, Joxepa Antoni Aranberri anitzenean.
  • Emanaldia: Trikitilariak, dultzaineroak eta bestelako musikari, dantzari eta kantariak ariko dira.

Abenduak 14

  • Ipuin kontaketa familian: 11:30ean, Lekuona Fabrikan.
  • Kontzertua: Bulego, 20:00etan, Lekuona Fabrikan. Sarrerak agortuta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.