Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Astebeteko musika egitaraua Santa Zeziliaren harira

Gaurtik hasi eta hilaren 28ra bitartean kontzertu zikloa antolatu du Herri Arte Eskolak Santa Zezilia Eguna ospatzeko.

Zorzano eta Ralla emanaldiak hartuko dituzten erretiratuen elkarteetako kideekin.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/11/21

Kontzertu zikloa antolatu du Herri Arte Eskolak, Santa Zezilia Egunaren harira, eta horren barruan hainbat emanaldi egingo ditu gaurtik hasi eta hilaren 28ra arte. Aitor Zorzano Herri Arte Eskolako lehendakariak, eta Beñat Ralla Herri Arte Eskolako zuzendari pedagogikoak aletu dituzte musika programaren barruan ondutakoak. Hala, Kontzertuak Errenteria-Oreretako zenbait jubilatu elkarteetan, zaharren egoitzetan, herriko kaleetan eta Lekuona Fabrikan izango dira.

Musikaren Nazioarteko Eguna, hilaren 22a, beti izan dela oso garrantzitsua aitortuz hasi du hitzartzea Zorzanok, “herrian eta batez ere musikarientzat. Hala ere, guk artetik abordatzen dugun gai bat da eta horren harira esan behar da hainbat kultur eragilek egiten dutela euren programazioa, eta guk ere alea jartzen dugu horren barruan”.

Aurtengoa, programazioa “zabala” dela esan du eta hiru helburu dauzkala zehaztu: “Bere horretan kultur programazioa eskaintzea izango litzateke lehen helburua; kultura deszentralizatu Erdigunetik auzoetara eramanaz; eta, azkenik, adinekoen egoitzetara eta erretiratuen elkarteetara ere eramatea kultura hori, irisgarriagoa egiteko”.

Rallak eman ditu programaren zehaztasunak. Berak ere egitarau “trinkoa” dela aurtengoa esan du, “emanaldi nagusi eta jendetsuena larunbatekoa izango da. Bertan ariko dira arte eskolako bandak, orkestrak eta herri instrumentuen emanaldia izango da dantzariek lagunduta eta hiru ataletan banatua. Gainera, irailean Atlantikaldia jaialdian estreinatu zen Asturiar konexioa dantza eta musika ikuskizuna ere ikusi ahalko da”. Gogora ekarri du Rallak, azken ikuskizun horrek euskal eta asturiar kulturak nahasten dituela, “bi lurraldeetako instrumentuak, doinuak eta dantzak uztartuz”. Lekuona Fabrikak hartuko du ikuskizuna, 12:30ean eta aurkezpena, herri Arte Eskolako Hitzako ikasleek aurkeztuko dute.

Emanaldirako sarrerako doakoak izango dira, baina gonbidapenak beharko dira; horiek Herri Arte Eskolako arreta zerbitzuko bulegoan eskatu behar dira.

Hori larunbatean izango da, baina musika emanaldiak gaurtik hasiko ditu Herri Arte Eskolak. Zehazki, eskola horretako erromeria taldeak kontzertua emango du gaur 18:00etan Jesusen Bihotza adinekoen egoitzan, Bihar, Santa Zezilia Egunarekin bat eginda, berriz,  eskolako piano, gitarra eta hari taldeko ikasleek bakarkako edo binakako kontzertuak emango dituzte Agustinak auzoko San Agustin elkartean (18:00); Alabergako La Madalena erretiratuen elkartean (18:00); Kaputxinoetako San Jose erretiratuen elkartean (17:30), eta Beraungo Bienvenido erretiratuen elkartean (18:00).

Azaroaren 24an Udal Txistulari taldeak hartuko du lekukoa eta 09:30ean Erdialdean diana eginda, kontzertu berezia emango du Herri Arte Eskolako txistu eta perkusio ikasleekin eta herriko beste hainbat txistularirekin batera. Kontzertu hori 12:00etan izango da udaletxeko arkupeetan.

Egitaraua ixteko, azkenik, hilaren 28an emanaldia egingo dute eskolako erromeria musika taldeko kideek Sanmarkosene zaharren egoitzan, 18:00etan.

Asteak azken orduko “gehigarri” berezia izango duela erantsi du Rallak: “Sardiniako bost musikari helduko dira gaur herrira, ez genuen aurreikusia eta launedda jotzen dute beraiek. Ez dago egitarau ofizialean sartuta ez zegoelako aurreikusia orain heltzea, baina Santa Zezilia egitarauaren barruan egingo dute ekarpena”.

Ikusteko, eta batez ere, entzuteko asko izango da aste osoan eta programazioarekin bat egitera deitu dituzte herritarrak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.