2024/11/21

Tirabira reggae taldeak aurkezpen kontzertua egingo du Niessenen

'Bat' bi diskok osatzen duten argitalpena aurkeztuko du Tirabirak abenduaren 7an emango duen kontzertuan.

65 urtetik gorako pasaitarren diagnostikoan parte hartzera deitu dute

Adineko pertsonen behar, interes eta kezkak ulertzeko udalak diagnostiko bat abiatu zuen uda hasi aurretik. Hilaren 28an hurrengo bilera egingo dute, Trintxerpen.

Katerin Artolak eta Iker Belintxonek herriari eskaini diote garaikurra

Euskal Herriko 48. Dantza Solte Txapelketa irabazi zuten dantzariek urrian, eta garaikurra Oiartzungo udalean egongo da urtebetez.

Lezoko jolas, aisia eta elkartzeko espazioek badute eraberritze plana

Ia urtebeteko iraupena izan duen prozesuan, herriko 20 espazio aztertu eta bederatzitan eragiteko proposamena landu dute eragileek eta udalak.

Astebeteko musika egitaraua Santa Zeziliaren harira

Gaurtik hasi eta hilaren 28ra bitartean kontzertu zikloa antolatu du Herri Arte Eskolak Santa Zezilia Eguna ospatzeko.

indarkeria matxista

Azaroaren 25ari lotutako ekitaldiak, martxan

Bihar Irantzu Varelaren bakarrizketa izango da Gezalan, igandean musika eskolakoen emanaldi ibiltaria, eta astelehenean bi deialdi arratsalderako.

Asteburuko oiartzuarren partidak; zer, non eta noiz?

Gaurtik (hilak 21) igandera bitartean hainbat partida jokatuko dituzte Oiartzun KE-k, Txostek eta Oiarpek.

'Zure etxeak energia galtzen al du?'

Aldundiaren Energia Argitu Kit kanpainaren barruko tailerra egingo dute Lezon hilaren 26an. Iratzerrik parte hartzeko gonbita egin die lezoarrei.

Indarkeria Matxistaren Kontrako egunerako, murala eta apaingarriak

Larunbatean –hilak 23– hainbat ekintza egingo dituzte Abaraxkan gaia lantzeko. 16:30ean hasiko dira ekintzak, eta apaingarriak, murala eta abar egingo dituzte.

Etorkizuneko San Pedro elkarrekin irudikatzera

Larrialdi klimatikoari aurre egiteko udalak eta barrutiko eragile eta norbanako ugarik lankidetza berezia abiatu dute. Hilaren 27an hurrengo bilkura irekia egingo dute.

PSE-EEk osoko zuzenketa aurkeztu dio gobernu taldearen aurrekontu proposamenari

Aurrekontu proposamena "anbiziorik" gabekoa dela eta udalerriak dituen behar larrienei erantzunik ematen ez diela esan du Isaac Palencia sozialisten bozeramaleak.

Abendua hasteko, mendira

Abenduaren 1erako antolatu du Xoxolur Mendi Klubak hurrengo irteera. Oiartzundik hasita, Santiagomendi bere egingo dute.

Eros daiteke Oiartzungo Gure Eskuren material berria

Bihar (hilak 22) kamisetak probatzeko eta eskuratzeko aukera izango da plazan, 18:00etatik 20:30era. Internet bidez ere egin daiteke eskaera.

Gehiago