Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
AisiaHirigintza

Lezoko jolas, aisia eta elkartzeko espazioek badute eraberritze plana

Ia urtebeteko iraupena izan duen prozesuan, herriko 20 espazio aztertu eta bederatzitan eragiteko proposamena landu dute eragileek eta udalak.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/11/21

Nahiak eta beharrak bat egiten dutenean, eta horien kudeaketan eta egikaritzean herritarrek eta erakundeek elkarlanetik bat egiten dutenean, emaitza egokietatik hurbil izatea ez da zaila. Hori gertatu da Lezoko kaleko haur-gazte parkeen eta aisia gune nahiz jolastokien gaiarekin. Horiek eraberritzeko, birpentsatzeko beharraz aspaldi ohartarazi zutela lezoarrek. Desio hori irudikatzeko modurik esanguratsuena Lezoko Ttikiak mugimenduak egindako aldarrikapenak izan ziren; nahi hori aintzat hartu du udalak (Agintaldi Planean sartu zuen), eta iazko azaroan hasitako lau faseko prozesuaren bidez jolaserako, elkartzeko, sozializatzeko edo besterik gabe egoteko diren gune horien gaineko gogoeta partekatua egin, eta eraberritze proposamena landu dute udalak eta eragileek batera. Gaur aurkeztu dute.

Egindakoen eta erabakitakoen azalpenak Iker Salaberria Parte Hartze zinegotziak eta Hiritik At kooperatibako kide Ainhoa Retegik eman dituzte gaur; prozesua garatu du kooperatiba horrek. Haiekin batera izan dira gogoetarako aro horretan parte hartu duten hainbat eragiletako ordezkariak. Hala, Retegik azaldu du osotara aurrez hautatutako 20 gune edo espazioren azterketa lana egin dela prozesuan zehar, eta horietatik bederatzi aukeratu dituztela epe motz-ertainean garatu ahal izateko lehentasun bezala, horiek bideragarri egiteko irizpide errealistekin. Prozesuan beran azpimarra jarri du Hiritik At-ekoak: adibidez, herriko jolas gune horien gainean iritzia emateko herriko ikastetxeetako eta ludotekako 332 haurrek izan dute aukera (diagnostikoaren eta proposamenen fasean, azken honetan ikasleen ordezkarien talde batekin), eta gainera, herritarrei zabalik izan den online ekarpen irekien aroan beste 128 lezoarrek eman zuten iritzia, “prozesua emankorra izan da bai kuantitatiboki zein kualitatiboki”, esan du Retegik. Bestalde, talde eragile bat era iraunkorrean izan da ia urtebeteko prozesuari atxikita, bertan herriko hainbat eragilek izan dutelarik ordezkaritza udalarekin batera: ludoteka, Lezoko Ttikiak taldea,  Hezikuntza guraso elkartea, Errota guraso elkartea, Lezo Herri Eskola, Lezo Institutua, Pasaia-Lezo Lizeoa, eta Txirbilla aisia taldea.

Egindako lanketa eta hautaketa prozesuaren arabera, beraz, bederatzi izan dira epe motz-ertainean eragiteko aukeratuak izan diren guneak. Euskal Herria plaza, Altamirako parkea, Zubitxo ingurua eta Pisbeko natur eremua dira epe motzean lantzeko aukera dutenak; tirolina eremua, Lopene plaza, Bekoerrota ondoko eremua, Aralar parkea, eta Xoxolur natur eremua epe ertainekoen zerrenda daude. Horien artetik azkarren eragiteko hautua Euskal Herria plazan eta Zubitxoko eremuan egin dutela adierazi du Iker Salaberria zinegotziak; Euskal Herria eraberritzeko, 2025eko aurrekontu proposamenean jada 97.000 euroko diru zatia gorde dutela azaldu du. Gainera, Zubitxo ingurua biziberritu eta herritarren aisiarako gune izatea ere hurbilean egin beharrekoen tartean sartu du Salaberriak, baina hori egiteko ardura Ura agentziak izango duela zehaztu du.

Euskal Herria plazarako egindako proposamenean, besteak beste, eremu estali bat, mugikortasun urriko pertsonentzat elementuak, eta bertako lurzoruan kautxuzko xaflak ezartzea aurreikusi dute.

Eremuen nolakotasuna
Herriko kaleko jolas parke eta aisia eremuen birpentsaketa ariketan, horietan zer jarri baino (proposamenekin txosten zehatza egin dute), horiek nolakoak izan beharko luketen gogoetatu dute. Espazio hitza maiz erabili dute gaurko agerraldian horiei erreferentzia egiteko. “Lezoko haur eta gazteei etorkizuneko Lezo atsegin bat eskaini nahi diegu, Aisia esparruak badira gune garrantzitsu zentzu horretan. Espazio horiek, gainera, elkargune dira. Haur eta gazteak horietara jolastera joaten dira, eta haiekin batera zaintzaileak, gurasoak eta senitartekoak ere doaz. Harremanak eraikitzen dira herritarren artean, elkarguneak dira. Badute izaera pedagogikoa, umeei begirakoa, baina baita soziala ere”, azaldu du Salaberriak.

Oso antzekoak. Horrelakoak dira Lezoko egungo haur parke gehienak. Elementu ia berberak dituzte denek. Kulunkak, txirristak eta gutxi gehiago gune gehienetan. Bira eman nahi diote egoera horri. Horretarako egin dute aurre azterketaren, diagnostikoaren, proposamenen eta horien azalpen faseak izan dituen prozesua. “Oso pozik gaude emaitzarekin, oso gustura gaude egindako bidearekin zein jasotako emaitzarekin”, aitortu du zinegotziak. Hankak lurrean jarrita, ordea, Salaberriak aipatu du lehenetsi diren proposamenak gauzatzeko ere ahalegin berezia egin beharko duela udalak, “baliabide asko eskatuko dizkigu, inbertsio handia”. Edonola ere, landutako proposamena udalarentzat epe ertain-luzerako bide orria ere izango dela nabarmendu du Lezok parte sistema egoki eta orekatua izan dezan. “Badugu proposamenean jasotakoei erantzuteko konpromisoa. Udal aurrekontuetan behar besteko lehentasuna eskainiko diegu hurrengo urteetan”.

Gune bakoitzean zerbait bereizgarria, berezi egiten duten elementuekin. Lehentasuntzat aipatu diren zazpi eremuetan egin den lanketaren filosofia nagusia hori dela azaldu du Retegik. Hau da, proposamenean jasota dago espazio bakoitzak dituen ezaugarriak baliatu behar direla, hala nola naturarekin hurbiltasuna, ur eremuak ondoan izatea, herrian duen kokapena, erliebearekin lan egiteko aukera, elementu bereizgarriak aprobetxatzea… “Haurrek, gainera, askotariko kirolak egiteko eremuak ere eskatu dituzte. Baita tirolinaren eremua ere. Hala, landu diren bederatzi proposamenekin Lezoko herriari eskaintzen diogu naturarekin harremana duten parkeak sortzea aukera dagoenean, eguraldiaren menpe ez egoteko estalpea duten espazioak, jolas mota ezberdinak dituzten eremuak (jolas lasaiak barne), eta jolas aktiboak dituztenak edo kirol jolasak bilduko dituztenak; gainera, adinaren araberako espazioak ere izango dira, 3 urteko haur bat eta haren zaintzailearen beharrak, edo 12 urteko batenak ez direlako berberak. Elementu inklusiboak ere txertatu ditugu”; aniztasuna. Aukeratzeko aukera izatea. Ideia horiek nabarmendu ditu Retegik.

Parkeen eraberritzean, auzoen arteko oreka kontuan hartu dute. Hasierako bederatzi lehentasunak herriko mapan jartzen badira, horiek herrigunetik eta pixka bat harago ere barreiatuta daudela ikusiko da.

Eskerrak eman dizkie Iker Salaberriak prozesuan zehar ekarpena egin dutenei, egindako ahaleginagatik. “Ezin hobea izan da haien erantzuna. Eurek gabe, segur aski, landutako proposamena pobreagoa izango litzateke”.

Herriko eragileek eta udalak egindako herri parkeen eta jolas-aisia guneen eraberritzeko proposamena aurrerago ezarriko du Lezoko Udalak bere webgunean.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.