Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

PSE-EEk osoko zuzenketa aurkeztu dio gobernu taldearen aurrekontu proposamenari

Aurrekontu proposamena "anbiziorik" gabekoa dela eta udalerriak dituen behar larrienei erantzunik ematen ez diela esan du Isaac Palencia sozialisten bozeramaleak.

Almudena de La Torre eta Isaac Palencia gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/11/21

Osoko zuzenketa. Hori da PSE-EEk hartu duen bidea gobernu taldearen aurrekontu proposamenaren aurrean. Gaur eman du alderdi sozialistak erabakiaren berri, baita hartu duten erabakiaren zioa azaldu ere. “Anbizio falta”, udalerriaren beharrei ez erantzutea, eta 2023-2027 Agintaldi Planean hitzartutako konpromisoei “iskin egitea”, horiek Isaac Palencia sozialisten eledunak osoko zuzenketa aurkezteko eman dituen arrazoiak. Almudena de la Torre taldekidearekin batera egin du agerraldia Palenciak.

Aurrekontu proposamena bere horretan, “galdutako aukera” izango dela ere esan du Palenciak, “aurrekontuak dira udal baten tresna garrantzitsuena herriaren etorkizuna planifikatzeko, eta gobernu taldearen proposamenak ez dio erantzunik ematen presazkoenak diren beharrei. Lehentasun beteko gaiak diren etxebizitza politikak, garapen ekonomikoa edota aparkaleku arazoak, bigarren maila batera eramatea onartezina da”.

Auzoen beharrekin konpromiso falta nabarmendu du, bestalde, sozialistak, “Beraun, Galtzaraborda, Kaputxinoak eta Iztietan bizilagunen bizi kalitateari zuzen-zuzenean eragiten dieten arazo estrukturalei ez diete erantzunik eman oraindik”. Osoko zuzenketa aurkezteko aipatu duen beste arrazoietako bat energia berriztagarrietarako bideratutako aurrekontua izan da, “%85 murriztu dute aurrekontua arlo horretan, eta %50etik gora ingurumen arloan”.

Agintaldi Planari erreparatu dio ondoren Palenciak,  eta horren barruan hitzartutako interbertsioko batzuk 2025eko aurrekontu proposamenean ez direla azaltzen gaineratu: “Etxebizitza politiketarako 100.000 euroko inbertsioa zegoen aurreikusia, Beraungo igerilekuen ondoan kirol espazio bat sortzea, Beraungo komertzioaren garapen planaren garapena egitea, Iztieta Ondartxoko merkataritza biziberritzeko proiektua egitea, Galtzarabordako parkea berrantolatzeko idazketa, edota Peñaflorida Kondearen plaza alde zaharrarekin elkartea aurreikusia zegoen eta aurrekontuan ez dira azaltzen”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.