Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
INDARKERIA MATXISTA

Feminista izango da Oiartzungo udazkena

Oiartzungo Feministen Asanbladak, EHAZEk, Killirikupek, Orgasmok, Coopera Euskadik eta Oiartzungo Udalak Udazken Feminista izeneko egitaraua ondu dute.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/11/22

Oiartzungo Feministen Asanbladak, EHAZEk, Killirikupek, Orgasmok, Coopera Euskadik eta Oiartzungo Udalak Udazken Feminista izeneko egitaraua ondu dute. Ekitaldietan lehena hilaren 25ekoa izango da, baina herrian ikus daitezke duela egun batzuetatik zenbait panel; irudietakoak, kasu.

Kontzientziazio kanpaina moduko bat egingo du Feministen Asanbladak indarkeria digitalaren aurrean. “Bilgune Feministaren aurtengo gaia indarkeria sexuala da. Noski, horri ere egingo diogu keinua, baina gure kontzientziazio kanpainaren ardatza indarkeria digitala izango da”. Uxue Barrenetxea Oiartzungo Feministen Asanbladako kidea da, eta Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira, aurtengo kanpainaren nondik norakoak eman ditu.

Barrenetxeak azaldu duenez, hilaren 15etik abenduaren 1era bitartean erakusketa moduko bat egongo da ikusgai Oiartzungo plazan, haren inguruan eta baita ikastetxeetan ere. “Pantailen atzean egoten den indarkeria hori bistaratu nahi dugu. Gure asmoa da identifikatzen ez ditugun indarkeria horiei izena jartzea. Izan ere, posible da indarkeria horiek askotan pairatu izana, baina ez dakizkigu identifikatzen. Beraz, horiek identifikatzen eta bistaratzen ikasi nahi dugu”.

Jolasen bidez ahalduntzen

Herrian zehar kokatu dituzten panel koloretsuetan datuak daude, titularretatik eta zenbait txostenetatik atera dituzten datuak. Hamar sortu dituzte orotara, eta panel bakoitzak bere azalpena dauka.

Hamabost eguneko kanpaina bat izango da aurtengoa, eta egunero datu ezberdinak bistaratzen dihardute. Instagrameko oiartzungofeministenasanblada kontuaren bidez ari dira datuak zabaltzen.

Kanpainaren bigarren zatia, berriz, jolas bat izango da. Astelehenean —hilak 25— egingo dute jolasa, eta hitz tekniko batzuk beren azalpenekin lotzea izango da horren helburua. Hala ere, Oiartzungo Feministen Asanbladak emango du iniziatibaren gaineko informazio zehatza eguna gerturatzen den heinean.

Hilaren 25eko hitzordura deitu ditu herriko emakumeak (18:30ean izango da, herriko plazan): “Joera dago muturreko indarkeriak bistaratzeko, bisualak direnak eta azken muturrera iristen direnak, izan erailketa bat, bortxaketa bat, jazarpena… Badira, ordea, jasaten ditugun beste indarkeria mota asko eta ez garenak konturatzen indarkeria direnik. Baina bai, badira. Erailketa bat izebergaren gainazalean dagoen zerbait da, baina barrurago ere badaude indarkeria mota asko, eta hau errotuta dago. Hala ere, eta errotuta egonagatik ere, irauli egin nahi dugu”, erantsi du.

Hilaren 29an, berriz, Euskal Antzerkigintzaren Topaketa Feministak izango dira Landetxen, egun osoan zehar. Ikuspegi feminista euskal antzerkian txertatzeari buruz hausnartzeko jardunaldian parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik: oarsoaldea.hitza.eus atariaan informazioa.

Hurrengo egunean jarraituko du Udazken Feministak, 12:30ean, herriko plazan: greba feminista orokorraren urteurren agerraldia egingo dute. Egun berean, 19:00etan, Zoittu antzezlana emango dute Landetxen.

Egitarauaren azken ekitaldia abenduaren 10ean izango da. Mama film laburraren emanaldia eta solasaldia egingo dituzte Landetxen, 19:00etan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.