Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaUdala

Udalak eta Hurkoak hitzarmena berritu dute, "adinekoen arreta indartzeko" asmoz

Pertsonak erdigunean kokatuko dituen "kalitatezko gizarte arretaren alde" egin dute bi erakundeek. "Sare sendoago bat" osatzeko "bermea" dela esan dute.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/11/22

Pasaiako Udalak eta Hurkoa Fundazioak lankidetza hitzarmena berri dute, bi erakundeen arabera, “adinekoen arreta indartzeko” asmoz. Pertsonak erdigunean kokatuko dituen “kalitatezko gizarte arretaren alde” egin dute. Akordio honek, bereziki, prebentzioari eta adinekoek euren etxeetan jarraitzeari emango die lehentasuna.

Berrikuntza hau “adinekoentzako laguntza sare gero eta sendoago baterantz aurrera egiten jarraitzeko bermea” dela diote udaleko iturriek, erakundearen arabera, “arreta pertsonalizatuak prebentzioa eta esku hartze goiztiarra baititu ardatz, eta horrek ahalbidetzen du adinekoak euren etxeetan denbora gehiagoz jarraitu ahal izatea”.

HerriLab estrategiaren barruan kokatu dute hitzarmena, eta honako helburu nagusia du: tokiko ingurunean hauskortasun, mendekotasun eta konplexutasun kasuetan etengabeko zaintza artikulatzeko formulak aztertzea. Horretarako Hurkoak etxean arreta integrala ematea lehenesten dituela gogorarazi du udalak, “Hauskor programaren bidez, duintasuna, autonomia eta adinekoen eskubideak erdigunean jarriz”.

2027ko abendura arte udalak urtean 58.000 euro bideratuko ditu hitzarmen honen barruko jarduerak finantzatzera. Jarraipen Batzorde bat ere eratuko dutela iragarri dute, ekintzen eraginkortasuna ebaluatzeko, “eskainitako zerbitzuak egokitu eta etengabe hobetzen joateko” asmoz.

Berritutako hitzarmen honekin “gertuko lehen mailako arreta eredu baten alde egiten” jarraitzen dutela esan du Teo Alberro alkateak: “Zaintza arreta integrala arau izango ditu hitzarmen honek, eta gure adinekoen duintasuna eta autonomia errespetatuko ditu. Zaintza eta gizarte ongizatea ez dira helburu bat bakarrik, administrazio gisa dugun erantzukizuna baizik”.

Aintzane Taberna lehen alkateordeak ere bide beretik jo du: “Akordio hau ez da dokumentu bat bakarrik, gure bizilagun zaurgarrienekiko benetako konpromisoa da. Zainketa sare sendo bat eraiki nahi dugu, adinekoei beren etxeetan segurtasunez eta laguntzarekin bizitzeko aukera emango diena, eta gure udalerriko gizarte kohesioa indartuko duena”, esan du.

Hurkoa bezalako erakundeekin lanean jarraitzeko asmoa eta konpromisoa adierazi du udalak, “egoera bakoitzari egokitutako arreta integrala eskaintzeko”, Tabernaren hitzetan. Honako hitzekin bukatu du alkateak: “Pasaia solidarioago eta konprometituago baterantz aurrera egiten jarraitzea da helburua, non babes komunitarioa gure adinekoak, eta, azken finean, pasaitar guztiak zainduko dituen gizarte baten oinarria izango den”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.