San Pedroko eskolaren eraikinak 100 urte beteko dituela ospatuko dute
Pasaia Lezo Lizeoak, barrutiko abesbatzak eta udalak "ekitaldi xumea" antolatu dute ostiralerako. Arratsaldean izango da hitzordua.
Pasai San Pedroko herriko eskolaren eraikinak 100 urte beteko ditu aurten. Hori ospatu eta mende oso batean egindako ibilbidea gogorarazteko “ekitaldi xume bat” egingo dute datorren ostiralean (hilak 29), Pasaia Lezo Lizeoak eta barrutiko abesbatzak antolatuta, udalaren laguntzarekin.
Ikastolaren parean (pilotalekuaren ondoan) totem bat jarriko dute eta ondoren, eskolako umeek egindako marrazkien erakusketatxo bat jarriko dute arkupetan. Jarraian, eraikin horretan ikasi zutenek belaunaldien arteko argazkiak aterako dituzte. 16:00etan jarri dute ostiraleko hitzordua.
Aipatutako totem horretan eraikinaren historia jasoko dute, besteak beste.
1922an eraiki zuten, Pedro Gaiztarro arkitektoaren eskutik eta 1924an inauguratu zen. 198ko hamarkadatik gaurdaino, 40 urte hauetan, San Pedroko Ikastola izan da.