Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Aurrekonturako akordioa lortu dute udal gobernuak eta EAJk

Gaur arratsaldeko udalbatzan bozkatuko dituzte 2025erako aurrekontuak. EAJk egindako proposamenetik 405.000 euroko ekarpenak txeratu dituzte aurrekontuan.

Aizpea Otaegi alkatea, Eneko del Amo (Ogasun zinegotzia), Maite Gartzia (alkateordea) eta Elixabete Murua EAJren bozeramailea gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/11/26

Aurrekonturako akordioa erdietsi dute Udal Gobernu Taldeak eta EAJ alderdiak. Gaur bozkatuko dituzte2025erako aurrekontuak udalbatzan. Akordiora iristeko jarrera jarri du nabarmen Aizpea Otaegi alkateak gaur arratsaldean akordioaren berri emateko egin duten agerraldian, “testuingurua dagoenean eginik, inoiz baino garrantzitsua handiagoa daukala iruditzen zaigu eta balioa eman behar zaiola. Duela hilabete,  ordenantza fiskaletan antzeko ariketa egin genuen. Orduan esan genuen, gure ustez oposizioaren proposamenak txertatzea sendotu egiten duela gure proposamena eta bide horretan EAJrekin topo egin eta bere ekarpen asko txertatu genuen”. Hori dela eurentzat “bidea” gaineratu du udal agintariak.

Emendakinak aurkezteko garaian aurrekontuak EAJrentzat zituen “gabeziak” hobetzen saiatzeko egindako ekarpenak izan direla azaldu du Elixabete Murua, EAJren bozeramaileak, “lehenetsi dugu proiektu horiek txertatzea eta herritarrak erdigunean jartzea, eta ez gure sigla politikoen aldarrikapena edo gure posizioan mantentzea. Elkarrekin aurre egiteko aukera izna dugu, baita ulertu ere, horrela sendoagoa izango dela aurrekontua”.

Alde biek izan dutela akordiorako borondatea jarri du nabarmen gainera jeltzaleak, eta onuradun nagusiak herritarrak izango direla gaineratu.

Akordioetara heltzearen garrantzia jarri du bide beretik Maite Gartzia Elkarrekin errenteriako bozeramaleak, “kolore politikoak alde batera utzi eta herritarrak erdian jarri ditugu, hori da gure egitekoa”.

Azaro hasieran aurkeztu zuen ia 68 milioi euroko aurrekontu proposamena gobernu taldeak, Otaegik azaldu duen bezala “aurreko urtekoa baino %2,43 handiagoa lau erronka nagusiri erantzuteko”. Erronkak zerrendatu ditu ondoren alkateak: Hiria berroneratzeko proiektuak areagotzea, babes soziala handitzea, trantsizio ekologikoan sakontzea, eta kulturari bultzada ematea. Proposamena aurkeztu zuenetik gobernu taldea oposizioko alderdiekin elkarrizketan aritu dela gaineratu du Otaegik, “ekarpenak jaso eta  eta aurrekontu proposamena hobetzeko asmoz”. Norabide horretan heldu da EAJrekin akordioa: EAJk egindako proposamen gehienak txertatu ditu aurrekontuen azken proiektuan, eta Udal Gobernu Taldearen botoak aurrekontuak aurrera ateratzeko nahikoak baziren ere, EAJk abstentzioaren alde egingo du, 2025eko aurrekontuen babesa sendotuz”.

Abstentzio horren arrazoiak ere azaldu ditu Muruak, ” ez dira gure aurrekontuak, gabeziak sumatu ditugu, eta guk beste behar batzuk ikusten ditugu. Halere, ulertzen dugu planteatutako aurrekontuen ehuneko oso handi bat babesgarria dela eta onura handiagoak ekartzen dituela aurrekontua aurrera ateratzea eta proposamenak txertatzea, kontra bozkatzea baino. Gainera, gure aldeko botoa izan edo ez, aurrekontuek aurrera egingo dute. Honako akordioa gobernu taldean eragiteko aukera gisa  ikusten dugu, nahiz eta oposizioan egon”.

405.000 euroko ekarpenak

Akordioa eginda, EAJren proposamenetatik 405.000 euroko e karpena txertatu dute aurrekontuaren azken proposamenean. Hala, Pontika, Luis Mariano Plaza eta Igantzi lotuko dituen igogailua egitea adostu dute; EIT eta birgaitze lanetarako diru laguntza herri guztira zabalduko dute, gehienez 10 etxebizitza dituzten etxe blokeetan, eta aurrekontua 150.000 eurora handitu dute; udalerriko puntu ilunen eguneraketa egiteko 50.000 euroko partida txertatzea Berdintasun Planean jasota dagoen lerroa garatuz horrela; udalerrian dauden etxe bizitza hutsen azterketa egiteko 25.000 euroko partida txertatzea; lehen sektoreko ekoizleen produktuak merkaturatzeko bideak errazteko 60.000 euroko partida bat txeratzea; eta Fanderiako padel pistak estaltzeko 120.000 euroko partida txertatzea.

Akordioa lortu izanari garrantzia eman dio berriro Otaegik, eta aurrerantzean ere, bi aldeek elkarlanean jarraitzeko borondatea adierazi dute, “gure herriak dituen hamaika erronkei lankidetzan eta modu eraikitzailean erantzuteko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.