2024/11/26

Aurrekonturako akordioa lortu dute udal gobernuak eta EAJk

Gaur arratsaldeko udalbatzan bozkatuko dituzte 2025erako aurrekontuak. EAJk egindako proposamenetik 405.000 euroko ekarpenak txeratu dituzte aurrekontuan.

Mater-eko zuzendari Izaskun Suberbiolaren lana aitortu du aldundiak

'Gipuzkoako emakumeak iraunkortasunaren alde' izeneko sari banaketaren lehen edizioren sari nagusia eman diote, besteak beste, "ingurumenaren aldeko ikuspegi estrategikoa eta ekintza bateratzeko duen gaitasunarengatik".

Gaintxurizketako behin-behineko pasabidea, aurrera

Pasabidea egiteaz gain, ibilgailuen abiadura muga kilometroko 70 ordura jaitsiko dute, eta bideetako bati 300 metro kendu, oinezkoentzako.

Garaikur berria hautatzeko lehiaketa abiatu du Oarsoarrak Euskararen Sariak

Aurtengoa Oarsoarrak Euskararen Sariaren "inflexio puntua" izango dela azaldu dute, "2025eko ekitalditik aurrera, bi urtetik behin egingo da eta garaikurraren berrikuntzarekin aldi berri bati eman nahi diogu hasiera".

lan gatazkak

Merkal Calzadoseko langileek greban jarraitzen dute

Zazpi hilabete daramate greban eta ostiral honetan Donostiako dendaren aurrean egingo dute kontzentrazioa, 'Black friday' dela-eta.

Zineman ospatuko dute Euskararen Eguna

Pasaiako Zinema Txikiaren larunbateko hitzorduan bi emanaldi izango dira, Antxon eta Trintxerpen.

Familia Lagunaren laugarrena, martxan

Joan den astean abiatu zuten Haur eta Lehen Hezkuntzako sei ikastetxeetako 36 familiak ikasturteko bidea.

Gehiago