Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Garaikur berria hautatzeko lehiaketa abiatu du Oarsoarrak Euskararen Sariak

Aurtengoa Oarsoarrak Euskararen Sariaren "inflexio puntua" izango dela azaldu dute, "2025eko ekitalditik aurrera, bi urtetik behin egingo da eta garaikurraren berrikuntzarekin aldi berri bati eman nahi diogu hasiera".

Agerraldia egin dute gaur lehiaketaren berri emateko.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2024/11/26

Oarsoarrak Euskararen Sariaren garaikur berria hautatzeko lehiaketa martxan jarri du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak. Hori horrela, etenaldia egingo du aurten sariketa horrek, izan ere, garaikur berria hautatzeko baliatuko du etenaldia. Deialdia, Oarsoaldeko artista guziei zuzendu die sariaren antolatzaileak, eta horiek, ostiraletik aurrera izango dute aukera lanak aurkezteko. Lehiaketara aurkeztuko diren lanak, arte plastikoetako edozein diziplinetakoak izan daitezke, eta euskara eta eskualdea, Oarsoaldea, iradoki beharko ditu, nolabait, sortzaileak.

Lanak bozeto gisa aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek lehiaketara, eta hautatua denak, 2025eko apirilaren 11tik urriaren 6ra arteko epean egin beharko du pieza.

Lanak aurkezteko epea, hilaren 29an hasi eta 2025eko martxoaren 14ko 14:00etan bukatuko da. Lanak jasotzeko epea zabaldu eta bi hilabetera zortzi lan baino gehiago aurkeztu ez badira, Euskal Herri osora zabalduko dute lehiaketaren geografia eremua. Irabazleak 2.500 euro jasoko ditu, “sari horrek gain hartzen ditu obra sortzeko gastuak, esklusibitatea eta ordainsaria”. Hautatutako artelana izango da 2025eko azaroaren 28an egingo den Oarsoarrak Euskararen Sariaren garaikurra. Oinarriak kontsultatzeko, egin klik hemen.

Gaur egin dute agerraldia Oarsoaldeko udaletako euskara zinegotziek eta Oarsoaldeko Euskara Batzordean parte hartzen duten eragileek Koldo Mitxelenaren omenezko eskulturaren gerizpean. Eskultura berriaren gainekoak azaldu dituzte, baina beste jakinarazpenik ere egin dute agerraldi horretan: aurrerantzean bi urtetik behin egingo dute Oarsoarrak Euskararen Saria.

2010ean jarri zuten martxan Oarsoarrak Euskararen Saria proiektua Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bidez, Sariaren xedea, berriz, euskararen normalizazioaren alde urrats esanguratsuak egin dituzten Oarsoaldeko eragileen lana aitortzea dute helburu. Lehenengo ekitaldian Juanba Berasategi eta ABB Niessen lantegiko euskara batzordea izan ziren sarituak. Hortik aurrera, besteak beste, Asier Altuna eta Telmo Esnal zinegileak; Banaiz Bagara elkartea; Peio Jauregi ikerlaria, Izaskun Madariaga, Agustina Pontesta eta Lurdes Sistiaga andereñoak; Mikel Astarloza txirrindularia; Labore Oarso, edo Antton Valverde abeslaria izan dira sarituak.

Aurtengoa Oarsoarrak Euskararen Sariaren “inflexio puntua” izango dela azaldu dute, “2025eko ekitalditik aurrera, bi urtetik behin egingo da eta garaikurraren berrikuntzarekin aldi berri bati eman nahi diogu hasiera”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.