Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Argi berdea Aparkalekuen Ordenantza berriari

EH Bildu eta Podemosen aldeko botoekin onartutzat eman zuten araudi berria atzoko udalbatzan. Sektore bakoitzerako ezarritako aparkaleku arauak "progresiboki" jarriko dira martxan.

Atzoko plenoko irudia, bozkatu zuten unekoa.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/11/27

Joan den hilean iragarritako Aparkalekuen Ordenantza berriari argi berdea eman berri diote. Atzoko udalbatzan, EH Bildu eta Podemosen aldeko botoekin, eta oposizioaren babesik gabe, plenoak onartutzat eman zuen araudi berria.

Mikel Garcia Peñil Mugikortasun zinegotzi eta ordenantzaren arduradunak “penaz” jaso du “pasaitarren egunerokoan erroko hobekuntza ekarriko duen araudi honetan inplikaziorik erakutsi ez izana oposizioko bi alderdiek”. Zinegotziaren arabera, joan den uztailean helarazi zieten araudi berriaren lehen zirriborroa oposizioko bi taldeei (EAJ eta PSE-EEri). Ordutik, “ekarpen edo proposamenak egiteko aukera anitz” izan dituztela gaineratu du, “bai maila politikoan, eta bai herritar moduan, barrutikako saio publikoetan parte haratuz edota galdetegi irekiak erantzunez”. Baina, ordea, “EAJren galdera sorta bat besterik ez” dutela jaso esan du. 

Iraitz Pazosek esan du hasieratik “ateak zabalik” izan dituztela “udalbatzako beste bi alderdien proposamenak entzun eta aztertzeko”, eta bost hilabete hauetan ez dutela aterik jo esan du. Julen Rodriguez Podemoseko bozeramaileak ere bide beretik jo du: “Bai EAJk eta baita PSE-EEk ere aukera izan dute Pasaiako bizilagunentzako arazo nagusienetako baten aurrean konponbideak bilatzen elkarlanean jarduteko, eta kontrara, beste alde batera begiratu eta erabateko inplikazio eza erakutsi dute”.

Teo Alberro alkatearen arabera, udalak “apustu sendo eta ausarta” egin du “gobernuak araudi hau herritarrekin elkarlanean diseinatu eta martxan jartzeari ekiteko”. Pasaitarrek erakutsi duten jarrerarekin “benetan eskertuta” daudela erantsi du: “Uste dugu elkarlanean gauzaturiko lan honek ageriko aldaketa ekarriko duela Pasaian, eta orain arte bezala prest jarraituko dugu gobernutik behar diren doikuntza eta moldaketak egiten joateko, neurri berriak martxan jarri heinean”. Ordenantza “bizia” izango dela gaineratu du alkateak, eta “bizilagunen eskutik” jarraituko dutela bide hau egiten.

Epeak
Araudi berri honetan zehaztutako sektore bakoitzerako ezarritako aparkaleku arauak “progresiboki” jarriko dira martxan, honako epeak aurreikusi ditu udalak: Torreatze, Azkuene 42 eta Donibaneko Alde Zaharra sektoreak ordenantza indarrean sartu eta hilabetera; Antxo ordenantza indarrean sartu eta hiru hilabetera; eta San Pedro, Donibane eta Trintxerpe ordenantza indarrean sartu eta bost hilabetera.

Bertakoen txartelak ere modu mailakatuan banatuko dituzte, sektore bakoitzean bizilagunentzat zehaztutako epeetan. Aurki emango du data horien berri udalak.

Araudi berria martxan jarri arte, indarrean dauden bertakoen aparkalekuen erregulazioek bere horretan jarraituko dutela nabarmendu du udalak. 2025ea “proba urtea” izango dela gogorarazi du erakundeak, eta besteak beste, ez dea ordaindu beharko sistemaren mantenuagatik.

Araudia indarrean sartzen denean, 37 euro ordaindu beharko dute bertakoen txartela eskuratzeko eskaera egiten dutenek jaulkitze kostuagatik, hau da, behin bakarrik, txartela eskuratzerako garaian. Mantenu tasak 2026tik aurrera ordaindu beharko dute txarteldunek eta horren zenbatekoa sistema osoaren inbertsioaren arabera kalkulatuko dute.

Orain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera (GAO) bidali dute ordenantzaren testua, bertan behin-behineko onarpenaren iragarkia publikatzeko. Publikatzen denetik 30 lan egun igaro beharko dira ordenantzari behin betiko onarpena eman ahal izan arte. Tarte horretan alegaziorik ez badago, GAOn publikatuko da testua eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Erlazionatutako edukiaAparkalekuen ordenantza berria “sistema irekiago batekin” jarriko dute martxan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.