Pintxo lehiaketa batekin emango diote hasiera Euskararen Asteari
Euskararen Astea ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte Oiartzunen bihartik abenduaren 13ra bitartean.
Euskararen Astea ospatzeko euskara ardatz izango duen egitaraua prestatu dute Euskaraldia Batzordean udalak, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Abaraxka ludotekak dinamizatuta. Hala ere, hainbat eragileren ekimenak ere txertatu dituzten egitarauan.
Bihar –hilak 25, osteguna– emango diote hasiera programazioari AEK-ko ikasleen artean egingo duten pintxo lehiaketarekin, eta abenduaren 13ra bitartean hamarnaka ekintza izango dira herriam. Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, festa eta aldarrikapena ere uztartuko dituzte euskararen aldeko herri argazkiarekin. Euskaraz bizi den eta hala bizitzen jarraitu nahi duen herria direla aldarrikatuko dute oiartzuarrek.
- Hilak 28, osteguna
- 19:00. AEK-ko ikasleen pintxo lehiaketa.
- Hilak 29, ostirala
- Haurtzaro ikastolaren festa ikastetxean. (Haurtzaro ikastola).
- 18:00. Oiartzun kantuan plazatik hasita (Oidultz).
- Hilak 30, larunbata
- 10:00. Azoka plazan (HemenGuk).
- 10:30. Euskal mitologian inspiratutako jolasak (Euskaraldia batzordea).
- 20:30. Bertso afari biyurria (Biyurrienea).
- Abenduak 1, igandea
- 9:00. Goiz dei kantatu goiz deia plazatik (Lartaun Txistulari Taldea).
- Abenduak 3, asteartea
- Elizalde Herri Eskolaren festa ikastetxean (Elizalde Herri Eskola).
- 10:00. Mintza jolasak eta pintxoak (AEK eta Gazte Izanak).
- 17:00. Kantu jira plazatik hasita (Lartaun abesbatza).
- 18:30. Euskararen aldeko herri argazkia (Euskaraldia batzordea).
- 19:00. Zatoz euskarari kantatzera Elizan (Lartaun Txistulari Taldea).
- Abenduak 4, asteazkena
- 17:00. Prosa eta poesia lehiaketaren sari banaketa (Oiartzungo Udala).
- Abenduak 5, osteguna
- Elizalde BHIren festa Madalensoron (Elizalde BHI).
- Abenduak 13, osteguna
- Kantu pizza elkarte batean (Euskaraldia batzordea). Izen ematea, hemen.