Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

20.398.752 euroko aurrekontua izango du udalak 2025ean

Atzoko udalbatzarrean onartu zuten 2025eko aurrekontua EH Bilduko ordezkarien aldeko botoekin. EAJkoak abstenitu egin ziren.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/11/28

Oiartzungo Udalak 20,4 milioi euroko aurrekontua izango du 2025ean. Atzoko udalbatzarrean onartu zuten EH Bilduko ordezkarien aldeko botoekin; EAJkoak abstenitu egin ziren.

Legealdiko bigarren urtea izanik, ildo estrategikoetan sakontzeko urte gisa definitu dute datorren urtea, eta Oihana Irastorza Ogasun zinegotziak aurrekontuaren “izaera soziala eta hezitzailea” azpimarratu zituen. “Oiartzuar guztien bizitzak hobetzeko helburuarekin osatu dugu 2025eko udal aurrekontua. Horren adierazgarri da Gizarte-ongizarte sailera bideratu dugun kopuru ekonomikoa; 2.324.000 euro, aurrekontu osoaren %11,4”.  

Komunitatea indartu eta herritarrekin elkarlana sendotzeko proiektuak jaso dituztela diote udaletik. Gainera, gehitu dute mundu mailako krisi egoerei erantzungo dieten ekintzak martxan jartzeko tresna izango dela aurrekontu hau, klima aldaketari eta krisi demografiko eta ekonomikoari “aurre egiteko” hainbat egitasmo aurreikusi baitituzte.  

Hauek dira 2025eko aurrekontuan jaso dituzten helburuak:

  • Energia trantsizioa eta mugikortasun jasangarria. 2024. urtean energia eta mugikortasun planak onartu zituen udalak aho batez. Herri jasangarria eta burujabea izateko hamarnaka ekintza eta inbertsio aurreikusi ziren, eta horietako asko jarriko dituzte martxan 2025ean. Aurrekontu osoaren %8 bideratuko da ingurumen eta mugikortasun sailera:  1.574.429 euro.
  • Osasuna eta ongizatea ardatz duen herria. Ongizate sailetik bideratzen diren ohiko zerbitzuei bi berri gehitu zaizkie: kale egoeran dauden herritarrentzako gune berriaren sorrera eta hotzaren aurkako neguko plana. Horrez gain, urtean zehar gazteen ongizaterako programa propio. bat martxan jartzea ere mahai gainean dago. Azkenik, herriko eragileekin elkarlanean, 2022an abiatu zen zaintzaren inguruko diagnostiko eta lanketarekin ere jarraituko da; kulturartekotasuna lantzeko proiektu berri bat martxan jarriko da. 
  • Herri kulturzalea. Herri bizia eta kultur zalea da Oiartzun. Honen atzean herritarren eta elkarte ezberdinen parte hartzea dago, eta baita udalaren babesa ere. Aurrekontuaren %7 (1.450.854 euro) herriko kultura sustatzera bideratuko da.
  • Oiartzun euskalduna. Kulturartekotasuna eta etorkin berriak euskarara hurbiltzea da gaur egun euskalgintzaren erronka handia. Euskarak politika ausartak eta berritzaileak behar ditu eta, zentzu horretan, udalak haur etorri berriekin lanketa bereziak egitea aurreikusten du horretarako beharrezko finantziazioa bermatuz. 583.330 euro bideratuko dituzte euskara sailera, iaz baino %8 gehiago.
  • Kirol eta elkargunerako instalazioetan inbertsioak. 2024ean bezala, 2025ean ere kirol instalazioetan inbertsioak egitea aurreikusten da. 2024ean Ugaldetxoko futbol zelaia berritzeko lan inportanteak egin ziren, eta 2025ean Altzibarreko gune estali berria egingo da. Gune hori aisialdirako izango da eta auzotarren erabilera anitzeko gunea izatea aurreikusten da.
  • Ekonomia bizia. Merkataritza txikiak bizirik mantentzen ditu herriko kaleak. Horregatik, apustu sendoa egin du udalak 2025eko aurrekontuetan gaur egun itxita dauden lokal komertzialetan jarduera berriak hastea sustatzeko. Orain arte bezala Itturri merkatarien elkartea diruz laguntzeaz gain, 35.000 euroko diru laguntza lerro berri bat aurreikusi dute aurrekontuetan komertzio txiki berriak hauspotzeko.
  • Herritarrengandik hurbil dagoen administrazioa. Herritarrentzako harrera gune berria udaberrian jarriko da martxan.

Aipatutako helburu estrategiko horiek lortzeko martxan dauden egitasmoak mantentzeaz gain beste batzuk ere aurreikusi ditu udalak:

  • Altzibarko gune estalia: 700.000 euro.
  • Eskualdean bazterkeria arriskuan dauden pertsonei bideratutako zentroa: 96.300 euro.
  • Elkarlanean antolatzen diren kultur ekintzetarako: 85.000 euro.
  • Elizalde eskolako eraikinean inbertsioa: 81.300 euro.
  • Herri bideak konpondu: 80.000 euro.
  • Kiroldegiko egokitzapena energia aurrezteko: 50.000 euro.
  • Merkatari txikiei laguntzeko diru laguntza lerro berria: 35.000 euro.
  • Energia trantsiziorako proiektua: 20.000 euro.
  • Zuntzaren zabalpena: 12.000 euro.
  • Bizikleta sarea: 10.000 euro.
  • Kultur aniztasuna lantzeko proiektua: 10.000 euro.
  • Energia berriztagarrien instalazioak: 10.000 euro.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.