Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Aparkaleku ordenantza berria "inprobisazio hutsa" dela salatu du EAJk

Iragan asteartean onartutako araudi berri "okerreko oinarri batetik abiatzen" dela salatu dute jeltzaleek, besteak beste.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/11/28

Astearteko udalbatzan, besteak beste, Aparkalekuen Ordenantza berriari argi berdea eman zioten, EH Bildu eta Podemosen aldeko botoekin. EAJ eta PSE-EEk kontra bozkatu zuten. Atzo PSE-EEk araudi berriaren gaineko gogoeta egin zuen, eta gaur, jeltzaleen txanda izan da.

Loreto Osa bozeramaileak, lehenik eta behin, ordenantza berria “inprobisazio hutsa” dela salatu du. Aipatu duenez, araudi berria “okerreko oinarri batetik abiatzen” da: “izan ere, EH Bilduko mugikortasuneko zinegotziaren hitzetan, bide publikoan libre dauden plazen kopurua kalkulatu da, eskuz eta Google Mapsen bidez zenbatuz, eta horrek erakusten du azterketa serio eta sakonik ez dagoela, eta, beraz, ezinezkoa da epe laburrean edo ertainean aurreikuspen bat egitea”, erantsi du eta honako gogoeta elkarbanatu nahi izan du: “Azterketa serio baten ordez plazak modu honetara kontatzen baditugu, nola kalkulatuko ditugu plaza erabilgarriak gaur egun udalerrian martxan dauden obra guztiak bukatzen direnerako?”.

Jeltzaleek diote udal gobernuko kideek ez dietela oposizioko taldeei “aparkalekua arautuko duen lursailen jabe diren administrazioekin sinatutako hitzarmenik edo akordiorik” eman: “EH Bilduk uste du, udalean gehiengo osoa izateagatik, oposizioa mespretxatu dezakeela eta ezeren berri inola ere ez eman; horrela, erabateko harrokeria eta erabateko gutxiespena erakutsi dizkie gure taldea ordenatzen duten herritarrei”.

Osak gehitu du ordenantzak ez duela jasotzen, “ezta oposizioari modu formal eta zehatzean jakinarazi ere”, aparkalekua kontrolatzeko zer neurri hartuko diren, ezta zein aurrekontu izango den ere. “Era berean, ez dakigu bisitarientzako ordainketaren bidez erregulatutako aparkaleku sistema bat ezartzeko asmorik duten, eta, beraz, gainerakoei gehituta, ziurta dezakegu ordenantza hau inprobisazioaren emaitza den dokumentu bat dela, horrela frogatuz EH Bildu bere hauteskunde promesen bahitua izan dela”.

Horregatik guztiagatik, udal gobernuaren proposamenaren kontra egitea besterik ez zaiela tokatu erantsi du Osak: “baina tristeena gobernu honek oposizioarekin eztabaidatu, partekatu edo adosteko borondaterik ez izatea da”.

Herritarrekin egindako partaidetza prozesua gogorarazi du bozeramaileak,baina oposizioko taldeekin, EAJ eta PSE-EErekin hain zuzen, “bilera bakarra” egin dutela salatu dute, “eta ez dute beren proposamena ez den beste proposamenik entzuteko interesik izan”. Horrez gain, jeltzaleek salatu dute taldeen ekarpenak formalki eta idatziz egiteko eskatu zuela udal gobernuak, baina, “pentsatzen zenaren aurka”, erantzuna “ez dela berdina izan” deitoratu dute. “Gure ustez irizpide teknikoetan oinarritutako erantzuna eman ahal izateko haien azterketa bermatzeko modu bat zen, gutxieneko azterketa batekin, baina zein izan da gure harridura eta etsipena, inoiz erantzun ez digutela eta, egin dena, modu informalean egin dela egiaztatzean”.

Teo Alberro buru den gobernu taldeak “mespretxuzko eta negoziatzeko borondaterik gabeko jarrera” agertu duela esan du azkenik. Bukatzeko, udal gobernuaren dinamika ikusteko eta jarraitzeko asmoa dute jeltzaleek, “alderdi desberdinen artean akordio zabalak lortzeko borondatea publikoki iragarriz, baina arrabola aplikatuz eta oposizioa alde batera utziz beren proposamenekin ados ez daudenean. Konfunditzen ari direla uste dugu, eta jarrera hori ez dela egokia, baldin eta haien nahia gobernatzea bada, eta ez agintzea. Jakin badakigu gehiengo osoa dutela, baina ez lukete ahaztu behar gainerako taldeek ere herritarren zati ba ordezkatzen dugula, eta, beraz, merezi dugun errespetua eskatzen dugu, eta guk beti jardun dugu horrekin”.

Erlazionatutako edukiaAparkalekuaren arazoari “zentzuz heltzeko ardura” eskatu dio gobernuari PSE-EEkArgi berdea Aparkalekuen Ordenantza berriari
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.