Etxebizitzaren gaineko batzar irekia bihar, Etxebizitza Sindikatuak deituta

Iztietako auzo elkartearen egoitzan izango da bilera, 18:30ean hasita.

Etxebizirtza sindikatuak aurtengo otsailean Trintxerpen egindako elkarretaratze bat.

Batzar irekia antolatu du Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak biharko. Orereta etxebizitzaren negozioaren aurka lelopean egingo dute batzar hori, eta abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren gainean egingo duten nazio manifestazioaren prestaketa landuko dute. Biharko batzarra Iztieta auzo elkartearen egoitzan izango da 18:30ean.

Bilboko nazio manifestazioa berriz,  13:00etan abiatuko da Plaza eliptikotik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.