Koma, Anestesia, Trilita eta Peedoh Oarsoinua jaialdian

Sarrerak, agortuta  daude; hala jakinarazi dute antolatzaileek.

Koma da larunbateko kontzertuan ariko den taldeetako bat. Argazkia: Willy Zabala

Oarsoinua Jaialdiak hamabigarren ekitaldia izango du larunbatean. Lekuona Fabrikak hartuko du kontzertua, eta oholtza gainean Koma, Anestesia, Trilita eta Peedoh taldeak ariko dira. Sarrerak, agortuta  daude; hala jakinarazi dute antolatzaileek. Peedoh Paniko taldearen errautsetatik sortutako Raw punk bikotea da. Hiru kasete grabatu ditu, eta horietan, zarata, distortsioa eta gorrotoarekiko maitasuna utzi dute agerian.

Trilita 2022. urtean sortu zen Errenteria-Oreretan. Punk, hard core eta metala oinarri hartuta, musika estilo horien nahasketa lantzen dute. Mikel Cazalisek gidatutako anestesia laukotea sobera ezaguna da. Soinu gogorrekin, salaketa letra eta kritika gordinez josten dituzte abestiak. Euskal eszenaren talde erreferentea da Anestesia. Azken heriotza bira arrakastatsua ekarriko dute Lekuona Fabrikara. Asko ezaguna laugarren taldea ere, Koma. Una ligera mejoria antes de la muerte disko berria aurkezteko bira egiten ari da taldea, hamahiru urtez abesti berririk sortu gabe izan ostean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.