Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Zoittu' antzezlana estreinatuko dute larunbatean

Udane Alberdi, Ainhoa Txapartegi eta Izaro Zapirain dira aktoreak, eta Irati Muñoz da proiektu berri honen zuzendari eta idazlea.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/11/28

Udazken Feminista egitasmorako Killirikupe eta Orgasmok elkarlanean sortu duten antzerkia da Zoittu. Udane Alberdi, Ainhoa Txapartegi eta Izaro Zapirain dira oholtza gainean egongo direnak, eta Irati Muñoz da proiektu berri honen zuzendari eta idazlea. Txapartegik, gainera, debuta egingo du antzerkiaren munduan.

Pasa den urtean Luix Mitxelenak, Udane Alberdik eta Irati Muñozek antzerki bat egin zuten Oiartzungo plazan, eta Killirikupekoek ikusi egin zuten emanaldia. Gustatu egin zitzaien, eta aurtengo antzerkian modu batera edo bestera parte hartu nahi zutela esan zieten Orgasmokoei; eta hala izan da. Harremanetan jarri eta Killirikupek antzezlanaren oinarria diren hiru termino helarazi zizkion Muñozi: zahartzaroa, osasuna eta feminismoa.

Mitxelenarekin elkartu zen birritan Muñoz, proiektuari forma eman eta antzezleen zerrenda zein izan zitekeen pentsatzeari ekin zioten, baina Zoittu “Muñozen proiektua” izan behar zela erabaki zuten.

“Nire lehen aldia da dramagile moduan zerbait idazten dudala, eta hitz horiek antzerki batera nola eraman pentsatzeari ekin nion”, dio zuzendariak. Sei eszena independentek osatzen dute Zoittu, sei istorio txikik, eta zahartzaroa dute denek ardatz. “Nire amonengan inspiratu naiz horiek sortzeko orduan. Oiartzun Irratiko entzulea ere banaiz, eta bertako saio batetik ere hartu du eszena bat. Pixkanaka joan naiz idazten kontatu nahi duena”, gehitu du.

“Zahartzaroa gure bizitzan oso presente dagoen zerbait da; denok ditugu edo izan ditugu amonak. Goxotasunarekin lotzen dugu beti zahartzaroa; tira, nik behintzat ez dut inoiz zahartzaroa sentitu zerbait txarra bezala, beraz, antzerkia zahartzaroa gozatzeko izango da”.

Udazken Feminista egitaraurako sortu du Muñozek espresuki Zoittu, eta larunbatean –hilak 30– izango da saioa Landetxen, 19:00etan. Sarrera gutxi geratzen dira, baina horiek hemen eskura daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.