20 euroko billete faltsuekin iruzur egiten ari direla ohartarazi dute
Billete faltsuetan 'Prop copy' esaldia ageri da. Udaltzaingoak gomendatu du dirua hartzerakoan ondo aztertzea.
Lezoko Udalak jakinarazi du 20 euroko billete faltsuak agertu direla herrian, eta “gazte batzuk ari direla horiek erabiltzen txanponekin trukatzeko”. Udaltzaingoak adierazi duenez dagoeneko hainbat herritar engainatu dituzte, eta ondorioz arreta berezia eskatu die herritarrei “halako iruzurrak ekiditeko”.
Egoera horren aurrean, billete faltsuak identifikatzeko gakoetako bat eman du udalak; 20 eurokoan Prop copy hitzak agertzen badira, faltsua da. Ondorioz, Udaltzaingoak gomendatu du dirua hartzerakoan ondo aztertzea eta iruzurren bat antzemanez gero, berehala jakinaraztea.