Pasai San Pedroko herriko eskolak 100 urte bete dituela ospatu dute atzo eta gaurko ikasle, irakasle eta langileek.
Langileen Batzordeak protesta berreskuratzea erabaki du. Besteak beste, 2024an erosteko ahalmena berreskuratzeko ez dutela inongo akordiorik lortu salatu dute.
Atzo egindako osoko bilkuran, datorren urteko aurrekontuak onartu ziren. Mikel Arruti alkateak eta Iker Salaberria zinegotziak aurrekontu horien lanketa azaldu eta horien inguruko balorazioa egin dute gaur.
Memeoria Hitsoriko Feminista eraikitzeko urrats erraldoia egin dute Errenteria-Oreretan, 'Ulertzea, bizitzaren bila. Emakume gazteen bahiketa eta bortxaketa, 1979-1980' liburua osatuta. Atzo aurkeztu zuten; argia eman diete gertakariei, baina inpunitateak indarrean jarraitzen du 45 urte geroago. Feminismotik ikertzen jarraitzeko eskaera egin dute.
Egunotan egitekoa zen Euskaraldiaren laugarren edizioa atzeratzea erabaki dute, udaberriarekin batera helduko da euskararen aldeko ariketa erraldoia. Berritasunak izango direla aurreratu du Albizuk.
Greba mugagabean dira adinekoen egoitzako langileak, bost langileren kaleratzea ekidin, eta langile guztientzat lanaldi osoko kontratuak bermatzeko.
Greban diren Sanmarkoseneko langileek bat egingo dute Duintasunaren mobilizazioarekin.
Billete faltsuetan 'Prop copy' esaldia ageri da. Udaltzaingoak gomendatu du dirua hartzerakoan ondo aztertzea.
Irri bat kanpaina antolatu du PSE-EEk. Kanpainaren xedea da, jostailu berriak biltzea —ez erabiliak— zaurgarrien diren familien artean banatzeko, gero.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 0 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako euskarazko produktuen katalogoa argitaratu du.
Odola eman nahi duenak 943 00 78 85 zenbakira deituta hartu beharko du hitzordua, aurrez.
Gaurtik –hilak 29– abenduaren 1era hainbat partida jokatuko dituzte Oiartzun KE-k, Txostek eta Oiarpek.