Inor oparirik gabe gelditu ez dadin
Irri bat kanpaina antolatu du PSE-EEk. Kanpainaren xedea da, jostailu berriak biltzea —ez erabiliak— zaurgarrien diren familien artean banatzeko, gero.
Errenteriako alderdi sozialistak Irri bat oparitu kanpaina jarri du martxan hamahirugarrenez. Kanpainaren xedea da, jostailu berriak biltzea —ez erabiliak— zaurgarrien diren familien artean banatzeko, gero. Jostailu guztiak Errenteriako Gurutze Gorriari emango dizkiote, azken horrek behar handiena dutenen artean bana ditzan, eta “haur guztiek izan dezaten oparia data berezi horietan”.
Kanpainarekin bat egin nahi duten pertsonek Herriko Etxera eraman behar dituzte jostailuak edo 943 519 999 / 600 423 988 telefono zenbakietara deitu. Kanpainarekin bat egitera deitu ditu herritarrak Jose Angel Rodriguez alderdi sozialistaren Errenteriako Idazkari Nagusiak, “horrela guztion artean behar handiena dutenei irri bat marrazten lagunduko baitugu ”.
Opariak datorren urteko urtarrilaren 2ra arte entrega daitezke.