Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Sanmarkoseneko langileak: "Ezin dugu onartu zerbitzu publikoa merkantilizatzea"

Greba mugagabean dira adinekoen egoitzako langileak, bost langileren kaleratzea ekidin, eta langile guztientzat lanaldi osoko kontratuak bermatzeko.

Sanmarkoseneko langileen agerraldia, egoitza aurrean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/11/29

Greba mugagabean dira Sanmarkosene adinekoen egoitzako langileak. Zortzigarren greba eguna bete dute gaur, eta protesta horretara heltzera eraman dituen egoeran ez dela aldaketarik izan salatu dute. Agerraldia egin dute gaur Sanmarkoseneren atarian; aurretik, manifestazioa egin dute Beraun auzoan barrena euren eskaera eta haserrea zabaltzeko. Egoera “larria” dela salatu dute langileek, eta gogora ekarri dute orain urtebete, azaroaren 30ean, lehenengo greba feminista orokorra bultzatu zutela, zaintzak politika publikoaren erdigunean jartzeko: “Hitz horiek baina, airean geratu dira, ekintza zehatzetara eraman gabe,  eta bada garaia lelo politikoak praktikara pasa eta zaintzekiko konpromiso hori islatuko duten neurri errealak hartzeko”.

Gogorarazi egin dituzte greba mugagabera eta aurretik egindako borrokaldietara eraman dituzten arrazoiak: “Enpresak 20 langileren lanaldia murrizteaz gain, horietako bost kaleratzea proposatu du”. Hori ez da guztia, izan ere, nabarmen jarri dute  gaur gaurkoz, langileen %36k borondatezkoak ez diren lanaldi partzialak dituztela, eta horrek arriskuan jartzen duela, oraindik ere, erabiltzaileek merezi duten arreta. Langileen egonkortasun ekonomikoa eta lana eta familia arteko kontziliazioa eragozten duela ere salatu dute.

Bost eskaera nagusi dituzte Sanmarkoseneko langileek: bost kaleratze horiek bertan behera uztea, “langileen falta larrriagotuko lukeelako, eta zerbitzua are gehiago konprometituko lukeelako”; Langile guztientzat lanaldi osoko kontratuak bermatzea, “arretan egonkortasuna eta jarraikortasuna sustatuz”; eta, bidezko egutegi eta ordutegiak adostea, “lana baldintza egokietan egin ahal izateko”.

Erakundeen esku hartzea

Erakundeei begira ere jarri dira langileak. Zalantzarik ez dute horien egitekoa dela ziurtatzea zerbitzu publikoak duintasunaren eta bikaintasunaren eredu direla. Argi esan dute: “Ezin dugu onartu enpresak zerbitzu publikoa merkantilizatzea eta zerbitzu horren errentagarritasuna nagusitzea. Ondorioz,a rreta defizitarioa eta lan baldintza jasanezinak eskaintzen baitizkie egunero ahulenak zaintzen dituztenei”.

Gureak enpresak kudeatzen du Sanmarkosene, eta egoitzan dauden 130 plazen %96 Gipuzkoako Foru Aldundiak kontzertatuak dira. Hori horrela, aldundiari eskatu diote erantzukizuna bere gain hartzea, behar diren baliabideak berma ditzala, eta lehentasuna eman diezaiola bai langileen eskubideei, bai ematen den zerbitzuaren kalitateari, “Zaintzarekiko konpromiso politikoa lelo huts izateari utzi, eta errealitate bihurtzeko garaia da”.

Zortzi egun greban beteta, datorren astean orain arteko eguneroko mobilizazioekin jarraituko dutela jakinarazi dute gaurko agerraldian. Astelehen eta asteazkenetan lehen orduko manifestazioak egiten jarraituko dute, eta astearte eta ostegunetan, auto karabanak egiten arratsaldez. Horrez gain, astelehenean, abenduak 2, manifestazioa egingo dute 11:00etan Herriko Plazatik abiatuta. Duintasuna pentsiodunen elkarteak egun horretan du deitua hileko lehen asteleheneko manifestazioa, eta batera egingo dute protesta langileek eta pentsiodunek.

Grebalariek langile, senide, eragile sozial, eta herritar denak oro har deitu dituzte manifestazioan parte hartzera. Borrokan jarraitzeko asmoa berretsi dute, “enpresak gure eskaerak bete arte” eta konpromisoa berretsi dute pertsonen eta haiek zaintzen dituztenen eskubideak errespetatuko dituen arreta eredu baten aldeko defentsan”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.