Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskal Antzerkigintza eta Feminismoa, txikitik handira

Atzo Oiartzungo Landetxean Euskal Antzerkigintzaren Topaketa Feministak burutu ziren, EHAZE elkarteak antolatuta.

Euskal Antzerkigintzaren Topaketa FeministaAnder Morea
Maddi Goikoetxea Juanena
Oiartzun
2024/11/30

Feminismoa bogan dagoen honetan, konpartitzen ditugun espazio eta harreman guztiak ikuspegi more batetik arakatzeko eta aztertzeko grina piztu zaigu. Euskal Antzerkigintza ere bai, noski. Bulkada horretatik abiatu zen EHAZE (Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea) elkarteak 2019an martxan jarritako Kultura Feminista Antzerkigintzan proiektua. Haren helburu nagusia praktika feministak kultur eta antzerki sorkuntzan, hezkuntzan, ekoizpen eta kudeaketan txertatzea da. Orduan, Eneritz Artetxe antzerkigile eta idazleak burututako ikerketak (Euskarazko Antzerki sorkuntzako emakumeen eta gizonen egoera EAEn, Karanbola hirukoitza liburuan jasoa) zer esanik eman zuen, eta gaiaren inguruan hausnartzeko herriz-herri ‘maringuruak’ antolatu ziren hainbat herritan: antzerkia, poesia eta musika uztartzen zituzten hitzaldi performatiboak. Ekimenak izandako arrakasta ikusirik, 2022an Antzerkizale Feministen Topaketak antolatu ziren lehenengoz Araban, ‘Garaion Sorgingunea’ sormenerako espazio irekian. Proiektuaren bidelagun izan dira ordutik Ixiar García eta Maite Darceles, HOBEST elkarteko kideak.

Aurrekariok ditu, proiektuaren baitan burututako ekimen nagusienak laburbilduz, Euskal Antzerkigintzaren Topaketa Feministak. Atzo Oiartzunen bildu ginenok kopeta zimurtu genuen behin baino gehiagotan. Izan ere, gai potoloak jorratu genituen; ‘potoloegiak’, onartu genuen askok: espazio feministen sorrera eta ahalduntzea, euskal antzerkigintzaren saretzea, inklusioa edo aniztasuna lantzeko estrategiak, kultura politika edo instituzioekiko harremana, diru laguntza publikoen sistema… izan ziren hizpide, besteak beste. Nondik hasi? Dena dago egiteke, eta dena dago gaizki! Bazen halako sentsazio orokor bat, buru-makurtzen gintuena. Gainera, egia esan beharra badaukat, espero baino jende gutxiago bildu ginen. Petit-comité deitzen dioguna. Hasieran geure errealitate ilunari gehitu zion pisua: txikiak gara, txikiegiak. Antzerkia egiten dugu edo antzerki munduan dihardugu (teknikari, idazle, ekoizle, aktore, irakasle…), euskaraz, gainera! Txikiak gara, txikiegiak: bistan da, begira zenbat bildu garen. Hausnarketan murgildu ahala, harresiak eta mugak topatu ditugu: prekarietateak letra larriz asaldatzen gaitu. Kultura politika eraldatu nahi dugu: beste irizpide batzuen arabera programazioa antolatu, euskara benetan lehenetsi, sortzaileen beharrak entzun, Frantzian 80.hamarkadatik martxan den ‘intermitentzia’ sistema aplikatu… finean, antzerkiaz eta kulturaz bizitzeko esparru duin bat eraiki. ‘Bizigarria’ gehituko nioke, hori izan baita topaketako abiapuntu: jasangarritasunetik bizigarrira igarotzea, ez baitugu jada gehiago jasan, pairatu… nahi, bizi, baizik, bizi-pozetik, gozamenetik. Aniztasunari dagokionez, pertsona migratu, arrazializatu eta disidenteen ondoan egoteko eta elkarrekin lan egiteko gogoa edo helburua bistan den arren, askotan halako jarrerek izan dezaketen joera ‘salbatzailea’ azpimarratu genuen; ideologia politikoak sarriegi urrun baitaude errealitatetik, egunerokotasunean ditugun harreman-sareetatik. Antzerkizaleon, sortzaileon artean saretzeko beharra agerian utzi dugu, eta zinez eskertu dugu gaurko eguna, arnas-berritze bat izan baita besterik gabe elkarrekin eseri, hitz egin eta bazkaltzea. Izan ere, nork du denborarik gaur egun? Proiektuak eta ideiak bai, mordoa zenbatu ditugu, baina era berean, denok onartu dugu gainezka egiten digula bizitzak, agenda betearen sindromeaz gaixo garela.

Oztopoak oztopo, zailtasunak zailtasun, garen txikitasunetik elkar errekonozitu izana ospatu dugu. Gure biziminak eta bizipozak partekatzea. Gure txikitasunetik handiak garelakoan, pozik eta hunkiturik egin dugu etxerako bidea.

 

Euskal Antzerkigintzaren Topaketa FeministaAnder Morea

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.