Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Greba Feminista Orokorraren urteurren agerraldia egin dute

Zaintza sistema publiko eta komunitarioaren alde lanean jarraitzen dutela argi utzi nahi izan du Oiartzungo Feministen Asanbladak.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/11/30

Greba Feminista Orokorraren urteurren agerraldia egin du gaur eguerdian Oiartzungo Feministen Asanbladak herriko plzan, eta jende ugariren babesa izan du irakurketa bitartean. Zaintza sistema publiko eta komunitarioaren alde lanean jarraitzen dutela argi utzi nahi izan dute agerraldian, eta salatu dute gaur egungo sistemak gutxi batzuen mesedetan ekiten duela “gure buruaren, komunitatearen eta bizi garen inguruaren suntsiketa eraginez”.  Beraz, irmo esan dute zaintzak irauli egin behar direla “dena aldatzeko”. “Zaintza erregimen koloniak, patriarkal eta kapitalista salatzeko instituzioak, patronala eta gizonak interpelatu ditugu, gure bizkar negozio gehiagorik egin ez dezaten”, jarraitu dute.

Bestalde, iazko Greba Feminista Orokorraren arrakasta gogoratu nahi izan dute, haien ustez inflexio puntu handia izan baitzen. “Kaleak hartu genituen zaintza eskubide kolektiboaren alde sistemaren zaparrada guztien gainetik. Historikoa izan zen; plazak, kaleak, frontoiak, kulturguneak… manifestazioz, zaintza gune kolektiboz, bazkari herrikoiez eta, bereziki, aldaketarako pasioz bete genituen”.

Orain arte egindako bidean “asko” ikasi dutela ere gehitu dute; baita zaintza lanek zeharkatzen dituzten subjektu ezberdinen arteko aliantzak estutu direla azaldu ere; baina, batez ere, azaleratu dute “zein garrantzitsua” den “bazterrean gaudenon” artean zubiak eraikitzea eta esperientziak partekatzea.

Halaber, Feministen Asanbladak azpimarratu du borroka horretan “zapalduak eta zapaltzaileak garela”, eta hortik ere “borrokatu daitekeela, borrokatu behar dela, interdependentziaz jabetuz eta beste batzuen ondoan izan dezakegun pribilegio egoeraren aurrean ardura hartuz. Bakoitzari dagokion lekutik, agente aktibo izan behar dugu borroka honetan”.

Era berean, alderdi politikoen jokabideak kritikatu dituzte. “Etengabe ikusi dugu PNV, PSE eta UPNren gobernuen joko zikina. Gure proposamenak edukiz hustu dituzte, bai eta sistema betikotuko duen proposamenak aurkeztu ere. Bai, interpelatu ditugu, erantzun bat emateko presioa sentitu dute, eta erantzukizunez jokatzea exijitu diegu eta exijitzen jarraituko dugu”.

Gaur egungo sistema “errotik” aldatzea ekarriko duen proposamena plazaratu dutela azaldu dute jarraian, eta gehitu dute argi dutela zaintzak erdigunean jartzeko urratsa sektore guztietatik egin beharrekoa dela. Bada, Feministen Asanbladak, sektorez sektore, lanean jarraituko duela zabaldu du lau haizetara.

Erakunde publikoei ere helarazi die mezua. “Zaintza, eskubide kolektibo bilakatuko duten neurri eraginkorrak behar ditugu orain. Beraz, mezua argia da: utz iezaiozue zaintzarekin negozioa egiteari. Bizitza erdigunean jarriko duten politika publikoak behar ditugu, bai eta urgentziazko egoerei berehalako erantzunak ematea ere”.

Hori dela eta, azaldu dute zaintza, erantzukizun kolektiboa izan behar dela eta zaintza sistema berriak bizitza sortzen den eremu guztiak egituratzeko gai izan behar dela. “Gizonek ardura berezia daukate ez zaintzeko pribilegiotik mugitu eta ardura kolektiboen alde posizionatuz. Pasibotasunak ez digu balio, eraldaketarako bidea orain eta hemen behar dugu”.

Horrenbestez, saretzen eta artikulatzen jarraituko dutela gehitu dute Feministen Asanbladakoek, “herriz herri eta auzoz auzo antolatuz bizitzaren aldeko apustu erradikala eraginez”.

Zaintza Mahaia sortu da

Oiartzungo herriari ere egin diote begirada hitzartzean, eta azaldu dute iazko grebak eta lehendik zaintzaren esparruan egin izan den lanketak zaintzaren gaia hartu eta “tajuz” jorratzen hastea eragin duela. Dinamika horren segidan eta Oiartzun Burujabe proiektuaren barruan Zaintza Mahaia sortu dute, eta bertan udaleko ongizate zinegotziak, ongizate saileko arduradunak, feminismo teknikariak, Killirikupek, Zaintzadik, Gazte Izanak-ek eta Asanblada Feministak hartzen dute parte Hiritik At taldearen dinamizazioarekin. Era berean, etorkizunean herrian zaintzaren alorrean lan egiten duten langile gehiago ere barne hartzeko asmoa erakutsi dute. 

Agerraldian esan dute Zaintza Mahaiaren markoan zaintza esparruko hainbat proiektu daudela martxan, lehen sorospen brigada eta Zaintzadi, besteak beste. Dena den, etorkizunerako zaintzaren diagnostikoa egitea; zaintzaile profesionalen zaintza: formakuntza laguntza programa eta saretzea; adinekoen zentro soziala eta bertako dinamizazioa; emakumeentzako ahalduntze proiektuak; ekimen sozio kulturalen antolaketa eta dinamizazio eta erroldatu berrientzako gida eta aurre lanketa egitea ere badaude haien egin beharrekoen zerrendan. Zehaztu dutenez, Zaintza Mahaiaren lehen ekintza plan horretarako 160.000 euroko aurrekontua dago 2025erako.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.