'Kanpora sartzen', bihar
Bihar Niessen kulturgunean izango da emanaldia, 17:00etan. Protagonista seropositiboa izanik, birusarekin izan duen harremana jorratzen du lanak.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolaturik, Kanpora sartzen antzezlana egingo dute bihar, hilaren 3an, Errenterian.
Emanaldiak Xabinen istorioa kontatzen du. Izan ere, 2013an jakin zuen Xabinen seropositiboa zela, eta geroztik birusarekin izandako harremana antzerkira eraman du: “pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, errua, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia”.
Antzerkia bihar, hilaren 3an, Errenteriako Niessen kulturgunean izango da, arratsaldeko 17:00etan.