Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Saharan izango da Bixi-bixi elkartea larunbatera arte

Bi egun daramatza Saharan Bixi-bixik, eta larunbatera arte egingo du egonaldia. Ausarteko gobernadorearekin bildu dira Oarsoaldekoak.

Leire Perlines Apalategi
Pasaia
2024/12/02

Bixibixi Kultur Elkartea Saharara joan da, eta bi egun daramatza bertan dagoeneko. “Sentimendu nahasiekin, motxilan lanerako daramaten zama guztia betetzeko denbora izango duten beldurrarekin baina pozik, lanerako irrikaz eta indartsu”, dio Bixi-bixi elkarteak Saharako lehen egunari erreferentzia eginez.

Familiak “goxo” agurtu eta lanean hasi ziren lehen egunean. Gormutuen eskolara joan ziren, eta bertako zereginak eta konpondu beharrekoak zerrendatu zituzten: argi indarra, lurra, leihoak… Ura, esaterako, badute edaterik, Bixibixik zehaztu baitu aurretiaz hormigoizko depositu bat jarria zutela.

Agueniteko ospitalea izan zen eguneko bigarren geldialdia, eta, egoitza “oso egoera tristean” dagoela nabarmendu du talde pasaitarrak. Zehaztu dutenez, emakumeek oso egoera prekarioan erditzen dute: ez dute aire egokiturik eta askotan 50 gradu egiten ditu bertan; leiho zaharrak dituzte; erditzeko mahai zahar bat dute; ez dute materialik, eta erditu ondoren egoteko koltxoi zahar zikin bat dute. “Barruak mugitzen dituen egoera lazgarria da, benetan”.

Halaber, albiste onak ere helarazi dituzte Saharatik, ospitalea “egoera txukunean” geratuko dela aurreikusi baitute. Odola ateratzeko tresnak, tentsioa neurtzeko makina eta ume jaio berrientzako xanpua nabarmendu dituzte egindako erosketen artean. Era berean, Pasai Donibane eta Lezoko herritarrek emandako arropak eraman dituzte ospitalera hemendik aurrera jaiotzen diren umeek erabil ditzaten.

Egindako lan fisikoaz gain, Bixi-bixiko talde batek gobernadorearekin hitzordu bat eskatu du; bai lortu ere. Eguna familia gehiago bisitatuz amaitu dute, eta Sahararrak “dena emateko prest” daudela diote. “Ez dutena ere ematen dute!”.

Bigarren egunean Ausarteko gobernadorearekin bildu ziren Oarsoaldekoak, eta hezkuntza, osasuna eta lan munduratzea bideratzeko formazioa online jasotzeko aukeraren berri eman zioten hari. “Proiektu hau oso lagungarria izan daiteke bertakoei irakasle eta mediku izaten laguntzeko, baita lanerako ideia berriak dituztenei formatzen laguntzeko ere. Proiektu zabal baina oso emankorra izan daiteke”, diote.

Ospitale txikian eta gormutuen eskolan aurrera pausuak eman dituzte, argia, leiho berriak, ur edangarria eta barruko material berria jarri baitituzte.

Bigarren eguna amaitzeko “afari berezia” egin zuten Euskal Herritik eramandako produktuekin, eta, besteak beste, Euskal Herriko txuletak eta ardi gazta dastatzeko aukera izan zuten hango familiek. Honela deskribatu du unea Bixi-bixik. “Momentu magikoa izan zen. Udan Euskal Herrian egondako umetxoak produktuei agurra dantzatu ondoren afaltzen hasi ziren afaltzen, gozamena izan zen”. Tertulia luze batekin agurtu zuten egonaldiko bigarren eguna.

Larunbat gauera arte egongo dira bertan, eta elkartearen sareetan zabalduko dute egun bakoitzeko jarduna zein izan den.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.