OrriBakaR-en hamaikagarrenak baditu irabazleak
Sariak emateko ekitaldia hilaren 13an egingo dut, 19:00etatik aurrera, Andreone Udal Liburutegian.
Andreone Lezoko Udal Liburutegiaren OrriBakaR Literatura Lehiaketaren hamaikagarren ekitaldiaren saridunen berri eman dute. Bost kategorietatik lautan eman dituzte sariak, adinean nagusienen mailarako (14-15 urtekoak) ez delako lanik aurkeztu. Edonola ere, oinarrietan zehaztutako hamar sariek badute jabea, hutsik gelditu den kategoriakoak, besteen artean banatu direlako.
Sari banaketa ekitaldia hilaren 13an (ostirala) izango da, 19:00etan, Andreonen bertan.
Honakoa da 2024ko OrriBakaR Literatura Lehiaketaren saridunen zerrenda:
6-7 urte bitartekoak
- Manex Iturbe Lopetegi. Aurkeztutako lana: Udazkenari.
- Mirari Otaño Zamanillo. Aurkeztutako lana: Gau beltza.
8-9 urte bitartekoak
- Laia Figueroa Salaberria. Aurkeztutako lana: Zaldia eta sagar gorria.
- Lizar Salaberria Tubilla. Aurkeztutako lana: Lezo ezagutzen.
- Enara Ramos Garcia. Aurkeztutako lana: Altxor misteriotsua.
- Laia Rodriguez Hoyos. Aurkeztutako lana: Espazioko munstro txikia.
10-11 urte bitartekoak
- Adirane Redondo Arjona. Aurkeztutako lana: Lea eta iratxoen mundua.
- June Gomez Ugalde. Aurkeztutako lana: Ze ezberdina den guztia.
- Udane Martiñan Perez. Aurkeztutako lana: Mutil baten bere lehen eguna lanean.
12-13 urte bitartekoak
- Aroa Domingo Soliño. Aurkeztutako lana: Desagertzea.
14-15 urte bitartekoak
- Ze da lanik aurkeztu.