Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskal Herriko Eskulangintza Azokak jasotako ondarea webgune batera eraman dute

Azokaren 39 ekitaldietan jasotako 2.000 argazkitik gora, katalogoak, kartelak eta parte hartu duten 680 artisautza tailerren gaineko informazioa bildu ditu webgunera Ereintza elkarteak.

Gaur aurkeztu dute webgune berria. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/12/04

Euskal Herriko Eskulangintza Azokaren ibilbidea eta historia bildu ditu webgune batera Ereintza Elkarteak.  Gaur aurkeztu dute Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian Andoni Goitiak Ereintza elkarteko lehendakariak, Irune Berasaluze Gobernantza diputatuak, Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak, eta Blanca Gomez de Segura artisau buztingileak. Gaurkoa Ereintzak egin duen aparteko lan baten emaitza dela azaldu du Berasaluzek webgune berriari erreferentzia eginez, eta Errenteria-Oreretako elkarteari aitortu dio kultura eta ondarearen alde egiten duen lan eskerga.

1979an antolatu zuen Euskal Herriko lehen eskulangintza azoka Ereintzak eta 39 azoka antolatu eta gero, gaur  ibilbide luze eta oparo hori jasotzen duen web gunea aurkeztu du. “Mamitsua eta sakona” dela webgune hori esan du Berasaluzek”. Artisautza azokarim, gainera, Euskal Herriko erreferente bihurtu izana aitortu dio “lanbide tradizionalak eta sormen garaikidea uztartuta. Ondare hori orain, digitalizatu egin duzue”.

Artisau lanbideak mantendu dituzten artisau gutzi horientzat omenaldia izan nahi duela ere webguneak erantsi du Berasaluzek: “Baliabidea izango da belaunaldi berrien eskura jartzeko urte luze horietan jasotako ondare guztia”. Elkartegintzaren garrantzia eta konpromisoa balioan jarri ditu azkenik diputatuak.

Goitiak hartu du hitza ondoren, eta abarmen jarri du Ereintza elkartearen egitekoa euskal kultura, eta bereziki tradizionala, sustatzea dela. Eskulangintza “zentzu etnografikoan” ulertzearekin batera, “etorkizuna izan dezan” bultzatu beharreko aktibitate ekonomiko gisa ere ikusten dutela Ereintza elkartean jarri du nabarmen lehendakariak. Hastepenetara jo du gero, eta Durangoko azokari begira sortu zutela eskulangintza azoka kontatu du, “eredu hura jarraituta antolatu genuen gurean eskulangintza azoka”. Gogoan du Gotiak, nola lehenengo ekitaldiko hamasei artisauak, 30 izan ziren bigarren ekitaldian, “eta gehitzen joan zen kopurua”. 1990. 49 artisautza tailerrek hartu zuten parte azokan, eta 2.000. urtean, 65ek. Aterpe ugari, baina egoitza bakarra beti, Errenteria-Orereta.

2017. urtean antolatu zuen Ereintza elkarteak azken Euskal Herriko Eskulangintza Azoka. Ordura arte, 680 artisautza tailer ezberdin pasa dira udalerrian ez ezk Euskal Herrian erreferente izan zen azokatik.

Esker ona erakutsi die Goitiak artisauei, “kultur ondarearen zati bat gorde eta zaintzen dutelako, eta azokaren bidez, erakutsi digutelako”.

Gaur aurkeztu duten webguneak ibilbide oparo horren 2083 argazki, azokaren kartelak, katalogoak eta parte hartu duten 680 artisautza tailerren informazioa erakusten du. Artisauak 13 sektoretan eta 105 azpisektoretan banatuta daude, “hori gutzia herritar, eta erakunde guztien eskura jarri dugu”.

Gomez de Segurak 15 urtez hartu zuen parte eskulangintza azoka horretan. Nabarmen jarri du berak, zein zaila zen artisauak beren btxokoetatik atera eta agertoki zabalago batera eramatea, “gure txokoetatik atera eta egiten genuena erakustera eramatea zaila zen”. Aitortu du bere kasuan zailagoa zela, garai hartan ez zegokion leku batean baitzegoen emakume izateagatik: “70. hamarkada kultur eztanda izan zen. Amets haietatik gatoz gu, azoka zita garrantzitsua zen urtero jende andanarentzat”.

Errenteriako alkateak bere aldetik azoka herria zein herritarrentzat “oso kuttuna” izan dela aitortu du, “artisauak postu horietan lanean ikustea haur eta gazteentzat bereziki deskubrimendu hutsa zen”. Ereintzako kideen bisioa balioan jarri du gainera udal agintariak, “tradizioa modernitatearekin lotu zuten, gainera, gurea bezalako testuinguru urbano batekin lotuta”. Azokaren ibilbide luze eta aberatsak “legatua” utzi diola Errenteria-Oreretari ere esan du Otaegik, “Errenteria eta artisautza estuki lotuta gelditu dira 1979tik 2017ra arte egin diren azokengatik”. Horren adibide Agustinak Zentroa eta Alde Zaharreko Artisau auzoa jarri ditu, “Agustinak zentroa kutur sormenari lotuta dago baina artisautzaren bereizgarriarekin, Artisau auzoa ere beste urratsa da, eta horiek azokarekin lotzen ditut”.

Zalantzarik ez du Otaegik, “Artisau azoka galdu dugu, baina uste dut legatu handi bat geratu zaigula eta artisautzari lotutako bideak jarraitzen duela gurean”. Webguneak ekarpena egingo duen zalantzarik ez du alkateak, “halako informazio bankua ezinbestekoa da. Sekulako lana egin duzue”.

webgunera sartzeko egin klik hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.