Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kulturarteko elkarbizitzan urratsak egiten jarraitzeko

Errenteriako Kulturarteko Elkarbizitzarako II Plan Estrategikoa 2024-2029 onartu berri du udalak.

11 kolore jaialdia antolatzen dute besteak beste kulturarteko elkarbizitza sustatzeko.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/12/04

Kultura aniztasunaren aldeko politiketan jarraitzeko ibilbide orria izango da Errenteriako Kulturarteko Elkarbizitzarako II Plan Estrategikoa 2024-2029. Onartu berri du udalak plan hori, eta agiri horretan kulturarteko elkarbizitzari dagokionez bere ortzi muga definitu du: nondik begiratu nahi dien kultura aniztasunei, eta nora iritsi nahi duen. Ibilbide orria izatearekin batera, kultura aniztasunaren aldeko politiken jarraipena eta balorazioa egiteko mekanismoak ere jasotzen ditu planak, eta udalak azaldu duenez, azken horiek balioko omen dute proposatutako ekintzen betetze maila neurtzeko, baita bete ez direnen kasuan, arrazoien inguruan hausnartzeko ere.

Plan horretan definitu diren helburu berriak lortzeko zenbait ekintza berritzaile proposatu dituzte. Hala, azaldu dute asmoa dela  herrian harrera egiteko protokolo bat zehaztea, baliabide tresnen gida berria diseinatzea, eta etorkizunean harrera bulego bat izateko lehen harria jartzea.

Orain arte arloko departamenduak antolatutako ekintza nagusiei eutsiko diela jakinarazi du udalak halaber: 11 kolore jaialdia, eta Giza Eskubideen Jardunaldiak. Hezkuntza sistemarekin lanean jarraituko du udalak, bestalde, eta ikastetxeetan kulturarteko bizikidetzan sakontzeko elkartasun proiektu bat sustatuko du udalak familia iritsi berriei komunitatearen parte izatea errazte aldera. Horri begira familia lagun sareak sortzea aurreikusi du. Horrekin batera, DBHko ikasgeletan kultura aniztasuna landuko da aurten ere.

Kultura Aniztasuna, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak departamenduak sustatutako ekintza da plana baina diseinatzeko prozesuan beste udal sailekin eta arloko herri eragileekin aritu da eskuz esku.

Plan estrategikoaren printzipio gidariez ere mintzatu da udala, eta hala,  zeharkakotasuna, feminismoa eta intersekzionalitatea, parte hartzea eta ikuspegi komunitarioa, eta kreatibitatea eta malgutasuna dituela gako jarri du nabarmen. “Errealismoz eta herriak dituen baliabideak kontuan hartuta egindako plana da”, gaineratu du. Ildo estrategikoak, bost dira: Eskubide eta aukera berdintasun erreala eta  diskriminaziorik eza; kulturarteko ikuspegia udal barnean eta beste erakunde batzuekiko harremanean; kulturarteko bizikidetza; eta partaidetza eta herritartasun aktiboa.

Plan estrategikoa hemen klik eginda irakur daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.