Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

PSE-EE abstenitu egin da 2025eko aurrekontuen bozketan

Alderdi sozialistak adierazi du proposatutako neurri sortak "gabezia garrantzitsuak" dituela. Hori dela eta, ez diete "erabateko babesa" eman.

Mikel Del Val Garcia
Lezo
2024/12/04

Aurreko ostegunean egindako osoko bilkuran, 2025eko Lezoko aurrekontuak onartu ziren. Lezoko PSE-EE abstenitu egin zen bozketa horretan, eta alderdi sozialistak osoko mozio bat eta 24 zuzenketa partzial aurkeztu ditu. PSE-EEk adierazi du abstentzio horrek “herritarren interes orokorrekiko jarrera arduratsua eta konprometitua” islatzen duela. Joxean Sanchez udal bozeramaileak azaldu du gobernu taldeak PSE-EEk proposatutako ekarpen batzuk txertatu dituen arren, aurrekontuek “gabezia garrantzitsuak” dituztela, eta horrek “erabat babestea” eragozten diela.

Udal bozeramaileak nabarmendu du PSE-EEk aurkeztutako hainbat neurri jaso dituztela datorren urteko udal aurrekontuetan; hala nola, honakoak: Euskal Herria parkea estaltzea; haur parkeak berritzea; gizarte erakundeentzako eta gizarte larrialdietarako laguntzak handitzea; migratzaileei harrera egiteko protokolo bat egitea; nahi ez den bakardadea prebenitzeko programa bat abiatzea; edo eskola materiala erosteko laguntzak. “Egitasmo horiek guztiek elkarrizketarako eta adostasunerako dugun gaitasuna erakusten dute”, esan du Sanchezek.

Udal gobernuak neurri horiek txertatu baditu ere, aurrekontuetan “udalerriaren garapen orekatua bermatzeko konpromiso irmoen falta” sumatzen dela adierazi du udal bozeramaileak. Konpromiso falta hori “funtsezko” eremuetan antzematen dela zehaztu du Sanchezek, hala nola: aparkalekuan, etxebizitzan, auzoen mantentze lanetan eta ingurumenaren iraunkortasunean.

Horrez gain, onartutako dokumentuak epe ertain eta luzerako “estrategia argirik” ez duela salatu dute, haien ustez ez baitute erantzuten “herritarrei eragiten dieten erronka ekonomiko eta sozialei”. Iraunkortasunaren esparruan, 2030 Agenda aurrera eramateko partidarik aurreikusi ez dela zehaztu du alderdi sozialistak, eta hori “kezkagarria” dela uste dute.

“Abstentzio honekin, Lezok eredu inklusiboago baterantz aurrera egiteko lanean jarraitzeko prest dagoela berretsi du talde sozialistak, udalerriko eta bertako bizilagunen benetako eskari eta beharrei erantzungo diena”, baietsi du Sanchezek.

Erlazionatutako edukiaLezoko Udalak 2025eko aurrekontuak onartu ditu
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.