Agustinak kantinak ateak zabaldu ditu
Gosariak, bazkariak eta pintxoak eskaintzen dituzte bertan, besteak beste.
Agustinak kantinak ateak ireki ditu egoiliarrei zein bisitariei zerbitzua emateko. Proposamen gastronomikoaz harago, topagune izan nahi du kantinak, eta besteak beste, pintxoak, kalitatezko kafea eta gosariak, eta bazkari osasungarriak eskaintzen ditu.
Gosarien aldeko apustua egin du Agustinak Zentroan kokatutako kantinak arduradunek azaldu dutenez, “gustu guztietarako pentsatutako gosariak eskaintzen ditu, proposamen orekatu eta osasungarrietatik hasi eta alternatiba klasikoagoetaraino”. Pintxoak ere, protagonistak espazio berri horretan: tradizioa eta berrikuntza islatzen duten zapore ugarirekin.
Kantinaren kokagunea ere nabarmen jarri dute, “pribilegiatutako ingurune batean aurkitzen da eta terraza eta lorategi zabala ditu, atsedenaldi lasaiaz gozatzeko giro eta espazio ezin hobea”. Ahosabaia asetzetik harago jo nahi duela Agustinak kantina esan dute bukatzeko, “zentroaren nortasuna indartzea ere bilatzen du”. Gunea, egoiliarrak eta bisitariak harremanetan jarri, erlaxatzeko, eta gozatzeko espazio gisa pentsatu dute, tokiko ekonomia eta garapen iraunkorrari laguntzeko.