Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Zezensuzkoa Lezoko sukaldeetan

2025eko udal egutegien azalean sua eta txinpartak izango dira nagusi. Raul Jimeno Martinezek irabazi du egutegi horiei lotutako argazki lehiaketa, santakrutzetako suzko zezenarekin.

Honakoa da 2025eko udal egutegien azaleko irudia. Argazkilaria: Raul Jimeno Martinez.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/12/05

Raul Jimeno Martinez (erdian), Mikel Arruti alkatearekin eta Jon Legorburu Kultura zinegotziarekin.

Euskal Herriko sukaldeetako horma gehienetan izaten dira zintzilik egutegiak. Etxeko gelarik emankorrenean jartzen dira askotan urteko 365 egunen (aurten 366 izan dira) zerrenda duten afixak. Lezoarrek, nahi badute, santakrutzetako zezensuzkoa izan dezakete euren su ondoan 2025eko egun guztien berri izateko. Hura izango da udal egutegien azala, Raul Jimeno Martinezek egindako irudiari esker. Jimeno izan da udalaren argazki lehiaketaren irabazlea. Jon Legorburu Kultura zinegotziaren eta Mikel Arruti alkatearen eskutik jaso du saria (ondoko argazkian).

Jimeno ez da saridun bakarra izan. Harena da egutegiaren azala, baina datorren urteko hamabi hilabeteek argazki bana izango dute alboan, finalista izendapena jaso duten dozena bat argazkiren ondoan joango direlako hilabeteei dagozkien 28, 30 edo 31 laukitxoak. Izan ere, orotara 178 argazki aurkeztu dira egutegirako argazki lehiaketara, eta epaimahaiko kideek lan nekeza izan dute irabazlea eta hamabi finalistak aukeratzeko. Honakoak dira hamabi finalistak eta irabazlea, 2025 urteko hilabeteen ordenaren araberako zerrendan:

  • Azala. Argazkiaren egilea: Raul Jimeno Martinez. Argazkiaren izenburua: Santo Kristo plaza, gauez.
  • Urtarrila. Argazkiaren egilea: Rebeca Hernandez Perrino. Argazkiaren izenburua: Pakea.
  • Otsaila. Argazkiaren egilea: Abel Corchero Vazquez. Argazkiaren izenburua: Eguneroko uneak.
  • Martxoa. Argazkiaren egilea: Nuria Beltran Celemin. Argazkiaren izenburua: Depósito Jaizkibel.
  • Apirila. Argazkiaren egilea: Claudia Espasandin Marcos. Argazkiaren izenburua: La vida de Lezo.
  • Maiatza. Argazkiaren egilea: Aleksandr Evstigneev. Argazkiaren izenburua: Luz de Lezo.
  • Ekaina. Argazkiaren egilea: Alexander Herrera Albear. Argazkiaren izenburua: Altamiratik.
  • Uztaila. Argazkiaren egilea: Zuriñe Urbieta Lekuona. Argazkiaren izenburua: Altamirako basoa.
  • Abuztua. Argazkiaren egilea: Iñaki Nogueira Rufo. Argazkiaren izenburua: Jaizkibel laino “art”-ean.
  • Iraila. Argazkiaren egilea: Ioritz Urbieta Lekuona. Argazkiaren izenburua: Danborrada.
  • Urria. Argazkiaren egilea: Zuriñe Urbieta Lekuona. Argazkiaren izenburua: Igerilekuko zuhaitzak udazkenean.
  • Azaroa. Argazkiaren egilea: Alazne Salaberria. Argazkiaren izenburua: Gaubeltza badator.
  • Abendua. Argazkiaren egilea: Ana Zabala Huizi. Argazkiaren izenburua: Olentzero Platiturrin.

Epaimahaiak lehenetsi dituen hamahiru Lezoko une edo toki horiek —hori zen argazki lehiaketaren gaia— ikusteko baliatu ondoko esteka (PDF artxibategia jaitsiko da, argazki guztiekin).

Banaketa
Behin argazkiak izanda, orain egutegiak inprimatzea eta banatzea falta da. Udalak jakinarazi du paretako 1.500 egutegi egingo dituela, baita mahaietan jartzeko beste 400 ere, txikiagoak. Hala, horien bila hilaren 19tik aurrera joan daitezke lezoarrak Kultura Aretora, hura zabalik den ordutegian. Lasai joan daitezela horiek hartzera, denentzat izango baita baten bat

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.