Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Sanmarkoseneko egoiliarren "oinarrizko zainketen urraketa larria" salatu dute

Agerraldia egin dute gaur Sanmarkosene adinekoen egoitzako egoiliarrek eta senideek bizi duten egoera salatzeko.

Agerraldia gaur Sanmarkosenen. Egoiliarrek eta senideek konponbidea bilatzeko eskatu dute
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/12/08

“Maite ditugulako zainduak eta bizirik nahi ditugu”. Horrela hasi dute Sanmarkosene adinekoen egoitzako egoiliarren senideen bozeramaileek gaur goizean egin duten agerraldia. Egoitzaren bigarren pisuko aretoan egin dute agerraldia, egoiliarrek beraiek senideek lagunduta. Joan den azaroaren 25ean greba mugagabea hasi zuten Sanmarkoseneko langileek enpresa batzordeak deituta, egoitzan sortutako egoera larriaren aurrean egoiliarren senideek jendaurrean salatu dute greba horren gutxieneko zerbitzuekin “ikusten eta bizitzen” ari direna.

Egunerokoan “ratio urri eta eguneratu gabeek” egoera desegokia sortzen badute, une honetan hori okertu eta larriagotu egin dela salatu dute senideek, “egoiliarren oinarrizko zainketen urraketa gertatzen ari baita, bai elikatzeko, lo egiteko, medikaziorako eta abarrerako ordutegien desoreka, norberaren garbitasun falta baldintza egokietan”.

Hori horrela, inplikatutako eragileei “jarrerak hurbildu” eta “gatazka” lehenbailehen konpontzeko galdegin diete agerraldi jendetsuan, “halaber gure adinekoen ongizatearen arduradun eta bermatzaile diren estamentuei —Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, enpresa esleipendunak…— lehentasuna emateko ongizate horri eskatzen diegu, gaur egun eta beti”.

Egoera konpondu artean, Sanmarkoseneko egoiliarren ahotsa izaten jarraitzeko konpromisoa hartu dute senideek, “eskubide horiek behar diren lekuetan exijituz eta salatuz”.

Adierazpena irakurrita, egoera azaltzeko hainbat adibide jarri dituzte egoiliar baten senideak, baita egoiliar batek ere. Hala, oheratu eta jaikitzeko ordutegien desajusteak, gosaria eta bazkaria elkartzea dakarrela kontatu dute batetik: “Hirugarren eta laugarren solairuko egoiliarrak, mendekotasun handiagoa dutenak,  23:30ean oheratzen ari dira. Lehenengo solairuan ez dutenez egoiliarrek hainbesteko mendekotasunik ez da hainbeste nabaritzen grebaren ondorioa, baina bai norberaren higienean, adibidez. Egoiliarrek bi dutxa dituzte astean, eta ez dira bi horiek egiten ari. Gutxieneko zerbitzuak zaharkituta daude, ez dira nahikoak ez daudelako egungo egoerara doituta”.

Egoiliar baten senideak hartu du hitza ondoren, kontatzeko bere amak 19:30ean afaldu eta hurrengo eguneko 11:15ean ez zuela oraindik gosariko kafea mahai gainean, “hortaz gosariarekin batera hartzen duen medikazioa, hartu gabe zuen. Janzteko garaian, arropa garbitegitik ez zenez iritsi, armairua ia hutsik zuen, eta biluzik izan zuten ohean, arropa bila joan ziren bitartean, negu gorrian”.

Egoiliar batek hartu du hitza ondoren, Josefina Gonzalezek. Gurpildun aulkian direnen eta mugitu ahal izateko garabi baten menpe direnen egoeraz hitz egin du: “Arroparena ikaragarria da, armairuak ia hustuta gelditzen dira, apal batzuen goiko aldean jartzen dutelako. Ibiltzea duenak hartzea du, ezin dugunok ibili ezin dugu arropa hartu eta gabe gelditzen gara. Ikaragarria da bizitzen ari garena egoiliar guztiek. Dutxa bakarra dugu astean. Bere kabuz dutxatzea duenak egiten du, gure antzera ezin duenak zortzi egunetik behin dutxatzen gaituzte”. Egoera konpontzeko eskatu du, “nekatuta gaudelako”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.