'Etxerik gabe, kalez kale', etzi
Koldo Mitxelenako ikasleek egin duten filma proiektatuko dute. Giza Eskubideen Jardunaldien 10.edizioko egitarauaren parte da.

Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasleen Etxerik gabe, kalez kale filma ekoiztu dute, pertsona bat “zaurgarritasun egoera” horretara nola iritsi daitekeen aztertzeko. Filma egiteko, Emaus Gizarte Fundazioko zerbitzuetara jo duten pertsona batzuen bizipenak ezagutu dituzte.
Giza Eskubideen Jardunaldien 10.edizioko egitarauaren parte da film proiekzioa.
Etzi, hilaren 11n, Xenpelar etxean 12:00tan proiektatuko da.