Asteburuko eraso matxista salatzeko deia egin du Lezoko Udalak
Mugimendu feministak biharko (asteartea) deitu duen elkarretaratzearekin bat egin du Lezoko Udalak.
Asteburuan eraso matxista izan da Lezo eta Errenteria-Orereta artean. Lezoko Udalak Lezoko nahiz Errenteria-Oreretako mugimendu feministak biharko antolatu den elkarretaratzearekin bat egin (19:00etan, Renfeko geltokiaren parean), eta erasoa salatzera joan daitezela esan die herritarrei. “Horrelako erasoak ez ditugu onartzen. Erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”, adierazi du udalak.
Salaketa publikoa egiteaz gain, erasoa jasan duen emakumeari nahiz haren hurbileko eta senideei “elkartasunik beroena” adierazi die udal erakundeak, “emakumeen kontrako indarkeria gehiagorik ez!”.