Pakistan aztergai, hilaren 13an
Giza Eskubideen Jardunaldien 10. edizioko egitarauaren baitan Igone Mariezkurrenaren Pakistani buruzko fotokazetaritza lana aurkeztu dute.
Pakistan “mundu-mailan gutxien kutsatzen duten herrialdeetako bat” izan arren, “lehen-lehen postuetan dago klima aldaketaren ondoriozko hondamendi naturalekiko zaurgarritasun-rankingetan”.
Igone Mariezkurrena fotokazetariak Pakistan iparraldetik hegoaldera gurutzatu du, Indus ibaia jarraiki, herrialdearen “erradiografia sozial” bat egiteko.
Giza Eskubideen Jardunaldien 10. edizioko egitarauaren baitan ikusgarri izanen da Mariezkurrenak Pakistanen egin duen lana. Hilaren 13an, 17:00etatik 20:00etara Xenpelar etxean ikus daiteke.