'Filosofiaren Plaza', hilaren 13an
LH3 eta LH6 arteko ikasleentzako 'Filosofiaren Plaza' antolatu dute hilaren 13rako.
“Artisten egiten duten moduan sortzeko Filosofiaren Plaza antolatu dute hilaren 13an Lekuona Fabrikan. LH3 eta LH6 arteko ikasleentzako antolatua dago, eta “elkarrekin ondo pasa eta pentsamenduaren gaitasunak trebatuko” dituzte.
Sortzaile bat gonbidatuko dute saio bakoitzean, “musikari, margolari, dantzari eta bestelako artistak”. Ondoren, parte-hartzaileak izango dira sortzaileak.
Hilaren 13an Lekuona Fabrikan 17:30ean jarri dute hitzordua, baina 13tik aurrera ere beste hainbat saio egingo dituzte.
Hurrengo saioak
– Azaroak 8
– Abenduak 13
– Urtarrilak 17
– Otsailak 7
– Martxoak 7
– Apirilak 4
– Maiatzak 9
– Ekainak 6
