Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Indar metaketa Lezoko tokiko ekonomia indartzeko plana osatzeko

Udalak, Lezokoak elkarteak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak bat egin dute herriko merkataritza eta ostalaritza indartzeko plana egikaritzeko.

Iker Garcia (Oarsoaldea(, Mikel Arruti alkatea eta Edurne Mitxeo (Lezokoak), gaurko agerraldian.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/12/10

Lezoko tokiko ekonomiari, batez ere hurbileko denda, ostalaritza establezimendu eta zerbitzu negozioei bultzada emateko plana osatu dute elkarlanean Lezoko Udalak, Lezokoak Merkatari Ostalari eta Zerbitzu Elkarteak, eta Oarsoaldea Garapen Agentziak. Hainbat urterako plana da, baina lehen emaitzak 2025ean ikusi ahal izango dira, datorren urterako hainbat ekintza zehatz jada hitzartu dituztelako. Herriko merkataritza era zabalean ezagutarazi eta aldi berean indartzeko egitasmoa da. Mikel Arruti alkateak, Edurne Mitxeo Lezokoak-en ordezkariak, eta Oarsoaldeko Iker Garciak eman dituzte gaur, agerraldian, planaren gaineko xehetasunak. Elkarlanean egin dute orain arteko bidea, eta plana egikaritzeko zereginean ere bat eginda jardungo dute hiru erakundeek.

Kezka konpartitu batetik sortu dute urtebeteko lanketa izan duen plana. Udalak uste du Lezoko ekonomiaren pizgarri direla tokiko establezimenduak, eta gainera, herriari bizia ematen diotela nahiz eta egun egoera zailean bizi. Lezokoak elkarteak ere gogor dihardu lanean lezoarren artean indartu, eskaintza ezagutarazi, eta bertako negozioei bultzada emateko. Kezka horietatik sortu da plana, Oarsoaldea Garapen Agentziaren esperientziarekin garatu ahal izan dena.

Alkateak agerraldian adierazi du merkatariek hainbat erronka dituztela aurrez aurre, eraldaketa digitalekoak, belaunaldien arteko arrakalarekin harremana dutenak, edo kontsumo ohiturei dagozkienak, besteak beste. «Horiei aurre egiteko misio orokor bat du planak: Lezoko merkataritza sarea mantentzea eta indartzea, uste dugulako herriak merkataritza gune erreferente bat izan behar duela», nabarmendu zuen alkateak. Adierazi du plana egiterakoa ezinbesteko zela herriko eragileekin bat egitea, kasu honetan, Lezokoak Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu elkartearekin. Oarsoaldea Garapen Agentziaren esperientzia ere goretsi du Arrutik.

Plana lau balioren gainean osatu dela zehaztu du Arrutik: kooperazioa, berrikuntza, aniztasuna eta iraunkortasuna. Balioak izanda, planaren ildo estrategikoak bost dira: enpresen lehiakortasunean eragitea, batez ere eremu digitalerako eta berrikuntzarako tresnak eskainiz herriko establezimenduei; hiri espazioan eragin lokal hutsak, adibidez, berraktibatuz eskaintza eta eskariaren arteko harremana ulertuz; herritarrak tokiko merkataritzaren garrantziaz jabetzeko sentsibilizazioan eragin, gazteetatik helduetara; Lezokoak merkatarien elkartea indartzeko baliabideak eskaintzea, «animatuz oraindik elkartean ez dauden negozioak bertara batu daitezen», dinamizazio eta komunikazio dinamiken bidez; eta gobernantza eredua, elkarlanari begirako irizpideekin eta etenik gabeko eboluzioan.

Lezokoak, pozik
Edurne Mitxeok aipatu du plana garrantzitsua izango dela Lezokoak-entzat, «inflexio puntua merkataritza sarea biziberritzeko eta egokitzapen digitalean sakontzeko». Udalaren konpromisoa babesa eta lankidetza eskertu ditu, «gure sarea indartuko delako eta horrela herritarrek zerbitzu hobeak izango dituztelako. Lanari ekiteko gogoz gaude, dena praktikan jartzeko irrikaz». Plana osatzeko prozesua nekeza izan zaiela adierazi zuen Mitxeok, Lezokoak-en parte diren kideek lan orduetatik kanpo egin behar izan dutelako lanketa, «baina beharrezkoa zen lanketa. Oso gustura izan gara». 2020an eratu zuten elkartea, eta egun 38 bazkide ditu, «nahi duenak gure ateak zabalik ditu», nabarmendu du Mitxeok.

Oarsoaldeko Iker Garciak, bere aldetik, adierazi du halako planak estrategikoak direla udalerriek aurrera egin dezaten, “tokiko ekonomia jasangarriaren aldeko apustua eginez”. Lezoko plana egitea, tokiko merkataritzaren ekosistema ulertzeko eta bideratzeko, nahiz ikuspegi parte hartzaile eta bateratua lantzeko baliagarri izan dela azaldu du, “eta lankidetza publiko eta pribatuaren arteko indarra azaltzen du planak. Hori da tokiko ekonomia biziberritzeko eta eraldatzeko giltzarrietako bat”. Lezon prestatu diren dinamizazio nahiz sentsibilizazio kanpainak baikor baloratu ditu Garciak, “ziur gaude planak arrakasta izango duela, eta eragina izango duela Lezon bai ekonomia zein gizarte arloetan”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.