Haur eta nerabeen Gabonetako ekitaldia
Bihar Niessen kulturgunean Udal Ludoteka eta Gaztelekuk antolatu dute Gabon ekitaldia.
Bihar, hilaren 12an, Udal Ludoteka eta Gaztelekuk antolatuta “haur eta nerabeek sortu eta landutako ekintza eta proiektu ezberdinak aurkeztuko dira”.
Ludotekak eta Zaria Koru eskolak elkarlanean abesti bat landu dute, eta bihar aurkeztuko dute. Gazteek, ordea, Lagunak izeneko laburmetraia aurkeztuko dute.
Hitzordua Niessen kulturgunean 18:00etan jarri dute.
