Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Kirolaren balioak omendu dituzte Kirol Galan

Atzo udalerriko kirolari gorazarre egin zioten Lekuona Fabrikan. Herriko hainbat klub, kirolari, erakundeetako arduradun eta kirolari lotutako pertsonak bildu ziren.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2024/12/11

Atzo 2024ko Errenteria-Oreretako Kirol Gala jaso zuen Lekuona Fabrikak. Herriko hainbat klub, kirolari, erakundeetako arduradun eta kirolari lotutako pertsonak bildu ziren bertan. Aretoa lepo bete zen, 250 lagun inguru elkartu baitziren Lekuonan Errenteria-Oreretako kirolari eta kirolariei gorazarre egiteko. Aizpea Otaegi alkatea ere Kirol Galan izan zen. Otaegik herriko kirola zoriondu zuen 2023-2024 denboraldian erdietsitako lorpenengatik, eta lanean jarraitzea animatu zituen Lekuonan bildutako guztiak.

2024ko ekitaldian kirolak ordezkatzen dituen balioak omendu dira Errenteria-Oreretako hainbat pertsona eta kirol erakunderen bitartez. Omendutako balioak, honakoak: errespetua, konpromisoa, konstantzia, inklusioa, berdintasuna, talde lana, estrategia eta erresistentzia.

Errespetuaren errekonozimendua Orereta Rugby Taldearentzat izan da. Jakina da errugbian errespetua izan ohi dela nagusi talde eta aurkari guztien artean, eta 1985ean sortutako talde hori omendu zuten atzo. Konpromisoaren garaikurra Alain Kortabitarte eta Andy Criere kirolarientzat izan da. Kortabitartek skatean eta Crierek surfean Parisko Olinpiar Jokoetan hartu zuten parte, eta haien jarduna bistaratu zen atzoko ekitaldian. Konstantziaren saria Juan Mari Madinazkoitiarentzat izan da. Madinazkoitiak 50 urte baino gehiago eman ditu saskibaloiko epaile gisa, eta udalerriko kirolean ere aktiboki aritu da lanean.

Inklusioaren esparruan Ereintza Eskubaloi taldearen egitasmoa errekonozitu dute, iaz talde egokitua sortu baitzuten. Berdintasunaren saria Mindara elkartearentzat izan da alor horretan egiten duen lanagatik. Talde laneko errekonozimendua Errenteria Atletiko Taldeko 16 urtez azpiko taldeak eraman du, Espainiako Atletismoko Txapelketa Nagusia jokatzeko sailkatu baitziren. Estrategiaren garaikurra Beraun Bera Xake Taldeko Oier Gonzalez kirolari gaztearentzat izan da, osatutako denboraldi bikainagatik. Azkenik, erresistentziaren omenaldia Sebastian Latigo Perez boxeolariarentzat izan da. Latigok 2010ean egin zuen debuta kirol horretan, eta ordutik nazioartean lehiatu da, hainbat titulu ere lortuz.

Kirol Galako ekitaldian Ereintza Dantza Taldeak eta Herri Arte Eskolako Antzerki Taldeak ere hartu zuten parte. Aizpea Otaegi alkatea, Leire Mazizior Kirol zinegotzia eta udal korporazioko bozeramaileak ere Lekuonan izan ziren.

Kirol Galaren bidez, Errenteriako Udalak bere babesa adierazi die herriko kirol erakundeei; alkateak esan zuen bezala, “kirolak gizartea eraldatzeko eta kohesionatzeko ahalmena” baitu. Galan zehar, udalerriko kirolaren 2024ko parte hartzea jasotzen duen bideo bat proiektatu zen. Ikus-entzunezko pieza hori udalaren webgunean dago ikusgai.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.