San Tomas festa aparta Lezon
Goraino bete zen atzokoan Karlos Saldise plaza. Lezoarrek bat egin zuten herriko San Tomas jaiarekin.
Festa handia atzo goizean Karlos Saldise plazan. Lezoko San Tomas jaiak ehunka herritar bildu zituen plazaren aterpean, goxo Eguberrien atariko ekitaldi jendetsuan. Osagai askoko goiza izan zen: herriko baserritarren produktu ederren postuak, herri talogileak, txistorra eta edariak, musika, dantza… Unerik gorenena Lezo Herri Eskolako eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen kantaldia izan zen, haien inguruan jendetza bildu zelako. Baina oro har, goiz osoa izan zen atsegingarri eta gozagarri. Festa aparta atzokoa.
Jarraian, antolatzaileek HITZAri bidalitako argazki sorta eta bideoa. Hitz bidez baino, atzoko giroaz jabetzeko errazago izango zaio irakurleari jarraian datozenei so egitea.