Miren Unzueta kapitainak Alavesen aurka jokatu zuen bere azken futbol partida
Oiartzungo 3. Federazio Mailako kapitaina zen Miren Unzueta Otxotorena, eta asteburuan eman zuen amaitutzat haren futboleko ibilbidea.
Oiartzungo 3. Federazio Mailako kapitaina zen oraintsu arte Miren Unzueta Otxotorena, eta asteburuan Alavesen aurka jokatutako partidarekin amaitutzat eman zuen bere futbol ibilbidea. Ospakizun bikoitza izan zuten oiartzuarrek partida ondorenean: garaipena eta taldekideek Unzuetari erakutsitako maitasuna.
Oiartzun Kirol Elkarteak sare sozialen bidez zabaldu du kapitainari egindako bideoa.
https://x.com/OiartzunKE_/status/1868420455918616753