Pailazoen ohiko ikuskizuna, urtarrilaren 5ean
Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoek 'Ostirala iritsi da!' emanaldia antzeztuko dute Bekoerrota kiroldegian, 12:00etan. Sarrerak salgai daude, 8 euroan.
Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoek Ostirala iritsi da! Gabonetako ohiko ikuskizuna antzeztuko dute 2025eko urtarrilaren 5ean, Bekoerrota kiroldegian, 12:00etan. Emanaldiko sarrerak salgai daude jada, 8 euroan.
Sinopsia: Gaur egun berezia da eskolan, Txapas irakaslearen azken laneguna baita. Harekin bizitutako abenturak eta ikasitako gauza polit guztiak ospatzera datoz Pupu, Lore, Porrotx eta Marimotots herriko lagunekin batera. Basoa, jolasak, eskulanak, kantuak, irriak eta bihurrikeriak ez dira faltako. Txapasekin beti da ostirala!
Bertaratzen diren haur eta familiei sudur gorri bat eramatea eskatu diete pailazoek, haiekin batera Txapasen kaxa magikoak gordetzen dituen sekretuak ezagutzeko.