Sarek Gabonetako mobilizazioak iragarri ditu
Orereta-Errenteriako Sarek euskal presoen aldeko Eguberrietako programazioa ondu du. Argazki jendetsua, bertso-topa jira, azken ostirala eta gazteen agerraldia antolatu dituzte egunotarako.
Orereta-Errenteriako Sarek euskal presoen aldeko programazioa ondu du Gabonetarako. Herritarrak animatu dituzte prestatu dituzten iniziatiba eta mobilizazioetan parte hartzera. Hona hemen antolatutako egitaraua:
- Hilak 21: Argazki jendetsua. 13:00etan, Mikelazulon.
- Hilak 24: Bertso-topa jira. 18:30ean hasiko da Arkaitza tabernan, eta Manuel eta Landare tabernetan bukatuko da.
- Hilak 27: Azken ostirala. 19:30ean, manifestazioa Herriko Plazatik.
- Hilak 31: Gazteen agerraldia. 13:00etan, Mikelazulon.